L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Oh! Euzkadi-15 (1982-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Aresti gaur

M.H.A.

 

Gabriel Aresti ezagutzeko suertea izan ez genuenok ere oso errez palpatu dezakegu harek izan zuen bultzatzeko ahalmena, askotan nabaitu bait dugu holako bultzada ezkutu bat bere obrak edo bere biografia irakurtzean (bere artikuloak, bere ateraldiak, bere esaldiak: "algunos aprenden el euskara con la teche de su madre y otros con nuestra mala leche", "denok dakigu erdara inor ez da idiota", "zergatik izanen gara gu Aita Santua baino Santuago", "kultura harma politikorik bortitzena da", "(euskal kultura klerikala) kaka bat dela, bai, hala da", "etarren amek asko sufritzen dute semeak hiltzen dizkietenean eta batez ere semeek hiltzen dutenean"...). Anjel Zelaietaren liburuak esate baterako (Gabriel Aresti. Lur 1976) pixka bat mitifikatzera eramaten bagaitu ere Gabrielen argi asko aportatzen digu eta somatu dezakegu nolakoa zen. Tipo katxondoa, oso humanoa, eta humanidade hori garbi azaltzen da bere obretan. Horregatik gure buruari broma bat eginez, eta ezagutu izan bagenu, oso errez imajinatu genezake holako zerbait esaten: "hi, Hernandez, vitoriano, ze habil", zirika doble bat sartuz, gipuzkoar eta bizkaitarrek gure apellido erdaldunaz eta jaiotzearen periferikotasunaz lotsatzen (edo) garela uste bait dute, gogoratu ze gustora gelditzen zen Txillardegiri Alvarez deitzen zionean, baina hau besterik da. Bromak aparte, Arestiren humanidadea bere obraren zirrikitu eta ate guztietatik sartzen da eta betiko irabazten zaitu.

        Ezin dugu esan Aresti ahaztua dagoenik, zeren hemen, edozein gauza dela, oso gutxi hitzegiten da, edo ezer ez (UZEI-z, oraingo deporte nazionalaz ez bada), eta Arestiz zerbait hitzegin da, zerbait komentatzen jarraitu da, gutxi bada ere.

        Eta gauza gutxi horien artean gogoratu ditzagun J. Atienzak kaleratutako liburuaz izandako polemika guztiak edo poema liburu gehienen reedizioak... etc.

        Saizarbitoriak "gizon kojonudoa" deitzen du "Lau teatro arestiar"-ko hitzaurrean (Lur, 1973), esan diren gauza guztien artean gehien egokitzen zaiona segur aski. Baina badaude beste komentario batzuk eta ez horren floridoak. Villasantek, esate baterako, "una cierta falta de equilibrio" egozten dio (Historia de la literatura vasca, 2. ed., 1979) eta batek ez daki ekilibrioa non aurkituko duen Villasantek, prailetasunaren santutasunean (?) edo Etcheberri Ziburukoaren Manual Devotionezkoan. Berak jakingo.

        Batek halaz ere, asko dudatzen du Aresti ulertzen, Arestiren obra entenditzen, gaur asko saiatzen den ala ez. Orain arte eta bere zentzu osoan E. Herrian egon da literato (ia) bakarraren analisirik kasi ez dago. Baten batek esango du inportanteena haren obra irakurtzea dela baina zenbat eta kritika gutxiago hainbat eta irakurtze gutxiago ere; alde batetik nolabaiteko "publizidade" batengatik, eta bestalde kritikak autorearekiko (obrarekiko) letzeko gogoa pizten duelako —gogoratu dezagun esate baterako V. Woolf-en bomm-a Inglaterran eta mundu osoan bere ilobak egindako biografia ondoren.

        Ezer ez egotea baino okerrago da lehen aipatutako J. Atienzaren estudioa. Urak nahasten ditu (eta guk ez badugu ezer egiten, hola jarraituko dute), pozoin doilorra erabiltzen du Arestiren Maldan behera / Harri eta Herri-ren hitzaurrean (Cátedra, 1979). J.A. Ascuncek dioen bezala: "La realización práctica del presente trabajo —Atienzaren hitzaurre luzea— supone el ejemplo más fiel de lo que no tiene ni debe ser un estudio crítico" (Mundaiz, nos. 17-18, 1980). Baina ez hori bakarrik, azpijokulari eta borondate txarrekoa izatez aparte oso "kopista" berezia da. Klaro, Atienzak kasualitate bat dela esango du bere texto bat Saizarbitoriaren texto batekin konparatzen badugu. Saizarbitoriarena: "Nola kendu zezakean Oteroren usaia bere bertsoetatik, gizona eta bere poesia ain ondo ezagutzen zituen poetak (Arestik)?. Oroitu zaitezte 'Beti esanen dut egia' poemataz". ("Euskal Harria" in Zeruko Argia, 1967-IX-24); texto honen parte luze bat Zelaietaren Arestiri buruzko biografian jasoa dago (141-2-3) eta Atienzaren lanetik ateratzen denez beronek asko erabili zuen Zelaietaren liburu hau. Atienzak Saizarbitoriaren ideia bere finetarako aprobetxatzen du: "Pero es aún más notoria la influencia de algunos poernas de En castellano sobre Harri eta Herri, hasta el extremo de parecer algunos versos de Aresti meras traducciones de los de Otero. Y en algo tan medular corno la noción (...) de 'Verdad'. Otero: 'Ahora diré la verdad. / No me refiero a mí, misericordia (...)'. Aresti: 'Beti esanen dut / egia./ Nire ahotik ezta hitzik aterako, / egia eztena...' (26-27)". Atienzari asko interesatzen zaio eragina dena "traduzio" bezala azaltzea. Ez du noski Saizarbitoriaren artikuloa aipatzen nahiz eta ezagutu (seguruena, Zelaietaren obra ondo ezagutzen bait du). Eta esaten du beste batean: Arestik euskaraz idatzi zuela "por ambición, por prisa, por no sentirse con fuerzas para competir con los 'monstruos' de la poesía vasca en castellano... Gabriel Aresti inició su andadura creadora en esta última lengua, fácil para el verso..." (36), badirudi merito guztia kendu nahi diola eta denok dakigu euskaraz problema gehiago duela idazteak askozaz ere erdaraz baino. Baina Atienzak ezin du ulertu (ez du nahi gainera) euskaraz obrarik sekula eskribitu ez duelako.

        Esan dezagun, komentario gisa, Arestik berak erdaraz idazten ez zekiela esaten ziola Torrealdairi enkuesta batean, baina noski, kontextuagatik garbi dago txantxetan dela. Ez dakigu Atienza broma hori seriotan hartzeko bezain tontoa izango zen ala ez, edota broma horrek ideia eman zion arazoari buelta emateko. Guk Saizarbitoriak bezala uste dugu "gaztelaniaz eskribitzeko bezain ona izanik ere, kabreoak eta kuartillak euskara erabiliz gastatzen zituen" gizona zela. Eta ez da ezer demostratzeko baina norbaitek kuriosidaderik badu gogoratu dezala Arestiren poema bora, erdaraz, Saizarbitoria etabarren zensura ondoren (abilezia gorputzaren barruan zeukan eta ez hizkuntzaren arabera) edo Tomas Meaberen Hamalau alegiak argitaratzean egindako poematxo famatu bora: "Cierra los ojos muy suave, / meabe, / pestaña contra pestaña: / / Sólo es espanol quien sabe, / meabe, / las cuatro lenguas de España". (españolista deituko dute orduan —ahaztuta daude gaur adjetibo honengatik garai batean egindako astakeriak, Lur taldekoek luzaro hitzegin lezakete horretaz, neronek ere gazteago izanda ezagutzen dut sekula idatziko ez den injustizia bat baino gehiago, eta ez prezisamente beraiek ezer kontatu didatelako). Txillardegiren muinak irauli zituen poematxo hori Txillardegik berak egindako kritika ondoren Arestik holako zerbait esango du: "nere alabak esan zidan 'aita, Españako hizkuntza guztiak zeinek dakizki baina', hara, ume batek entenditzen duena ez du Joxe Luis Alvarezek harrapatzen".

        Atienzaren hitzaurreaz aparte, Arestiren poesiaz ere hor dugu obra guztien hitzaurrea I. Sarasolaren eskutik. Luis Michelenak Arestiren ipuinen estudio baten falta salatzen zuen Muga-n orain den gutxi. Badirudi baina, oso ahaztua dagoela Arestiren obraren barruan neri partikularzki gehien gustatzen zaidana: haren teatroa. Teatro honen azterketa interesanteagoa da segur aski haren poesia sozial guztiarena baino, eta beronen irakurketa berdin. Reeditatu, haren poesiak reeditatu dira behin baino gehiagotan baina bitartean Lau teatro arestiar agortua dago aspaldi eta zer esanik ez Beste mundukoak eta zoro bat.

        Orijinal berririk ez dagoela esaten dutenok zergatik ez dote reeditatzen Arestiren teatroa, edo Mundu munduan nobela?

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.