L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-3 (1993-urtarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

Egia ttikien katalogoa
(Euskararen egoerari buruz)

 

        011/ Jaurlaritzaren stand-era juan Durangon eta «zenbat da hau?». «¿Como?», erantzun zidan saltzaileak. Stand elebiduna zen: kastillano ignorante hark esplikatu zidanez, euskaraz zekien beste saltzailea kafea hartzen zegoen.

        012/ Eibarko udal liburutegian lau egunkari erosten dira egunero, bisitariek egunean irakurtzeko, eta gero gorde eta enkuadernatzeko. Laurak erdarazkoak, euskarazko egunkari bakarra ez da erosten.

        013/ Arabako Foru Aldundiak iragarki bat atera du egunkarietan, «Bizirik senti ezazu zure urtegia» lemapean. Gomendio hauek ematen dizkigute (bat, antolojikoa):

        —Zaharrak zakar ontzietan bota itzazu.

        —Saia zaitez ingurukoei embarazurik ez egiten.

        —(...) Arazorik balogo, Arabako Foru Aldundiko Miñoien taldeak, udan, sorospen zerbitzua jarri du urtegian.

        —Rondakinekin edo gorputza igurtzitzeko grasekin ez ezazu ura kutsa.

        014/ Hondarribiako erdi erdian izen euskalduneko errestaurante bat dago. Ez duzu aurkituko bertan euskara pittin bat ulertzen duenik.

        015/ Bada Hondarribian «Inter lines» izeneko etxe sail dotorea. Euskaldunak omen dira hango pisu gehienen jabeak, Tolosa aldekoak batik bat. Erdara hutsean daude, halere, bertako ezkaratze, aszensore eta abarreko oharrak («En beneficio de todos cierren bien la puerta del ascensor» eta antzekoak).

        016/ EROSKI supermerkatu kate ezagunak aldizkari bat ateratzen du, dohainik eta kontsumitzaileei zuzendua. Guztira 32 orrialde hartzen ditu, eta bat bakarrik ere ez dago euskaraz. Zehatzago, hiru lekutan azaltzen da Aitorren hizkuntza zaharra (kooperatibetan esango luketen bezala): 26 orrialdeko fotoaren oinarrian (10 lerro), kontzazaleko publizitatean («Las recetas de Aito el Mago — La cocina ilustrada para los pequeños cocineros» liburuari buruzkoa, 5 lerro), eta —hau da politena, zeren tranpa bat baita, eta tranpak ederki adierazten baitu EROSKItarren pentsakera— artikuluen indizean (hartara, indizea bakarrik irakurtzen duenak errebistaren erdia euskaraz egongo dela pentsatzen du).

        Oharra: Mila esker katalogorako datuak igorri dizkigutenei. Arren, jarraitu sekzio honekin kolaboratzen. Eta badakizue orriaren beste espazioak ere zabalik dauzkazuela.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.