Adiorik ez, Hertzainak!
Bittor Garziarena
Hertzainak-ekoek (Enrike, Txanpi, Josu eta Gari) bere azken kontzertua eman berri dute. Taldea desegitea erabaki zuten duela hilabete batzuk.
Aspertuta akaso? galdetzen zion Eguzki Agirrezabalagak, EGIN-eko kazetariak Gari kantariari. Eta Garik:
Aspertu ez. Pentsatzen dut mobida honetan jarraitzeko gogoak denok dauzkagula, baina bakoitzak bere aldetik. Guk roilo bat bukatu dugu, egin behar genuena eta gehiago egin dugu. Egia esan, pertsonalki uste dut gure arteko amodio falta izan dela erabaki honetan eragin gehien izan duen mobida, inportanteena akaso. Horrek, dena dela, ez du esan nahi bronkak ditugunik gure artean. Roilo ona dago, baina amodio falta hori oso nabarmena da. Gainera, argi genuen segitzekotan taldea enpresa bihurtuko zela, eta ez genuen inolaz ere horrelakorik nahi. Nahiago dugu horrela, se acabó, jo eta kitto, eta hemendik aurrera bakoitzak bere aldetik jarraitzea.
|