Masculum et Feminam Creavit Eos
* Nahiz eta, nahiz eta emakume batek gizon bat oso maite izan, kontsolatuko da j akitean berarengatik bota duela bere burua gizonak.
* Jelosien oinarria, besteren batek neurea bezain gustu txarra dueneko teoria da.
* Emakumeek ez dituzte gizonezko lotsatiak maite. Katuek ere ez dituzte sagu zuhurrak maite.
* Ondoen ezkontzen dena, beranduegi izan arte atzeratzen duena.
* Ezkongabea da emazte bat nahi baina artean emazterik ez izateaz pozten dena.
* Emakumeak gustu apalekoak dira. Pl azerhartzen dute bai titi-umeekin izandako solasarekin, bai eta gizon maiteminduekin ere.
* Gizonezkoek emakumezkoek baino hobeto pasatzen dute. Hasteko, beranduago ezkontzen dira. Jarraitzeko, lehenago hil ohi dira.
* Adulterioa da demokrazia maitasun alorrean aplikatzea.
* Ezkongabeek kontzientzia dute. Ezkondutakoek emaztea.
(H. L. Mencken aforismoak, Ierri Garziarenak euskaratuak)
|