L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-3 (1993-urtarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

Pluraltasuna

 

Afrika Garziarena

 

Askotan esaten digute euskal gizartea gizarte «plurala» dela. Bai zera! «plural» bakarrak euskaldunak gara, euskaldun eta erdaldun garelako aldi berean. Erdaldun hutsak, gehiengoa, «singularrak» dira. Gizarte elebiduna dela ere esango dute, eta berdin, elebidunak geu gara, ez besteak.

        Eta geure pluraltasun eta elebitasunean, gizartean bertan bezala, portzentaiak daude. Euskaldunok, batez beste, %70 gara erdaldun eta %30 euskaldun, goitik jota. Bizimodu arruntean fifty/fifty egoera gainditzen dutenak, erderaz baino euskaraz gehiago moldatzen edo bidi direnak zenbat ote dira?

        Horregatik zioen arrazoi osoz Buesak, euskara bakarrik gizartearen parte baten arazoa zela. Egoera diglosikoa geure baitan dago, ez erdaldunengan. Buesaren kontra algaraka egiten duen askok pentsatu beharko du, ea noraino utzi duen hazten bere baitako zati erdalduna. Denak gaude kutsatuta, baina Buesa ez da Hiesa, zuk zeuk kontrola dezakezu birusa. Profilaxia kontua da. Think globally, act locally. Munduaren irakatsia, zeure herrian aplikatzen saia zaitez. Eta zure herrian gertatzen denaren irakatsia, zeure buruari aplikatu gero.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.