Literatur euskara
Mick Garziarena
Inoiz baino lan gehiago egiten ari da literatur euskara aurrera ateratzeko. Lexiko modernoa da problemarik handienetako bat. «Sacacorchos», «abrebotellas», «pantalla», «destornillador»... eta hamaika gehiago. Gainera iparralde eta hegoaldeko hiztunek erdara diferentea hitzegiten dugu. Zer egin horren aurrean? Hitz berriak asmatu, bai, baina gaizki ari omen gara. «Hartu dezagun "gidoi" hitza esaterako», esan zuen euskaltzain batek telebistan. «Gidoi» iparraldekoentzat gutako batzuek «manilar» esaten dutena da. Itzultzaile eta idazleek badakite milaka direla horrelako hitzak, eta badakite iparraldekoak kontuan hartu behar direla. Itzultzaile edo idazle bakoitzak ezin ditu bere nelogismo propioak asmatu bistakoak diren arrazoiengatik: irakurleek ez lituzkete ulertuko, sinonimo asko izango genituzke eta ia denak kamutsak ziur aski. Zer egin? Euskaltzaindiak hitz zerrendak proposatu? Soluzioa ez da erraza. Iparraldekoak ahaztu gabe, gogoratu egin behar genuke oso kopuru urria osatzen dutela beraiek eta gure neologismo hegoaldetarrak ez ezik gure hitz dialektalak ere ez dituztela ulertzen (ezta guk beraienak ere). Ba al daki iparraldeko batek zer den «manibela»» hegoaldeko askorentzat? Eibarren «destornillador» esateko «maratillia» erabiltzen dute. Soluzioa ez da erraza. Hiztegigintzan asko aurreratu da azken urteotan baina gehiegi gelditzen da egiteko. Dena dela, «huelga» eta «greba» ikasi ditugun bezala, zergatik ez onartu bai «pantaila» bai «ekrana»? Gauza bera «edifizio» eta «batimendu».
Ez da erraza ezer erabakitzea. Idea gehiago duenak idatzi dezala hona, ea denon artean irizpideak argitzen ditugun.
|