L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-5 (1993-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Ikusi dugu, entzun dugu, jakin dugu

 

Matias Mujikak IGELA-k argitararutako Gauaren muturrerainoko bidaia itzuli berria du. Berarenak dira honako gogoeta horiek, EGUNKARIA-n argitaratuak:

        «(...) Bigarren gauza bat ere ikasten da: euskara ez dela oraindik kultur hizkuntza bat erdarekin parekatzeko modukoa adierazte aberastasunean eta barietatean. Oraindik gure hizkerak, halakoetan, sorketa parte izugarri garrantzitsua izango du, eta sorketa horren neurria gainditzen bada, itzulpena irakurtezina izango da. Gaur jeneralean kontrakoa esaten bada ere, euskarara egiten diren itzulpenek bertsio kutsu zerbait izan behar dute, edo behintzat erdaren artekoek baino askoz ere bertsio alderago jo behar dute. Gaur ahotan dabilen itzulpen leial hertsiaren teoria muturreraino eraman ezkero, euskararen kasuan, testu erabat irakurtezinak sortzen dira baita itzultzaileentzat ere.

        «Hirugarrenik, eta beharbada arestian aipatu lantze falta horren ondorioz, euskal itzultzaileak beste hizkuntza batekoak ez duen askatasuna sentitzen du, eta hori aldez txarra bada, aldez ona ere bada, hizkuntzaren posibilitateak eta balia-ahalak oro bere esku baititu, usadioak zedarririk batera jartzen ez diola, bera ari baita orduantxe usadioa sortzen. Ez dut uste Europan beste ezein hizkuntzatan gertatzen denik hori.

        «Eta sinistazue, hizkuntzaren posibilitateak, oihan hondargabea iruditu zaizkit. Euskarak zenbait mendeko literatura eta lantzea falta du, baina "baldin egin balitz euskaraz hainbat liburu nola..."».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.