L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-6 (1993-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Lau Dorreak

 

Nemesio Garziarena

 

Beste askorekin batera Unibertsitate ikasle berri nintzen garaietan, lau dorreak antzematen genituen trenetik —han urrutian Gasteizko seinale— geure artean «hi, hau Castilla dek!» ahopeka esaten geniolarik elkarri gipuzkoar Fakultate kumeok. Eta halaxe imajinatuz gainera ezaguturiko beste lekeitiar zein markinar, bilbotar edo munitibatar bizkaitar lagun jatorrak: Kutxi eta Zapan ostegun gauez gu bezain harro bere euskaltasuna erakutsiz.

        Nor bere lekuan kokildurik, begiak ezin zabalago etortzen ginen. Irentsi egiten zuten, izan ere, lur lauak, zeru mugagabeak, geure bailara sakon-estuetara ohitutako begirada; eta garbi askorik eskaini distantzian Parte Zaharreko lau elizen lekukotasuna.

        Gerora, «gasteiztartuak» izan gara haien arteko batzuk; uda beteko horitasun ezberdinen mudantzak apreziatzen ikasi dugu. Baita ere Gaztela hurbilaren edertasuna.

        Baina, zoritxarrez, jadanik ez zait horren erraza egiten lau dorre aspaldiko horiek (euren hartan bezala, hala neure hontan) Gasteizera iristean antzematea, baizik eta hoien ordez milaka etxe berri triste. Oraingoan, baina, ezin errurik egotzi etxegintza basati mordoiloari, neure bihotzari baizik. Edozertara ohitzen bait da bihotza, gauza guztietara, baita ederrenera ere... eta lekuan lekuko biztanle bihurtzen zaitu era hortara, nor eta, zu, biztanleen lekuko izan zinena!

        Bai, edozertara ohitzen da gaizto nahi baina asmatu ezinaren kinkan bizi den bihotza, baita ederrenera ere... eta zahartu egiten zaitu halabeharrez.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.