L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-7 (1993-iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Informazio eske

 

Xabier Garziarena

 

Iñaki Unanua Iruñean kotxea hartuta ordubetean Lesakako sarreran jarri zenean, aho zabalik geratu zen: aspaldiko etxeak hagitz zainduak, balkoiak lorez josiak, erreka garbia herrian barna... "Nola demontre egon haiz orain arte horrelako herri ederra ezagutu gabe, etxetik hirurogei kilometrotara egonik?" pentsatu zuen.

        Bertako barnetegian euskara ikasteko asmoz, informazio eske zen abiatua, baina ez zuen espero halako paraje zoragarrian egokitzerik. Eraikuntzara iristean, aurreko inpresioa areagotu besterik ez zen egin, lehenago komentu izandako etxe handi hark toki ezin hobea baitzirudien hizkuntza bat ikasten aritzeko.

        Bulegoan jadanik, neska atsegin batek harrera egin, eta informazio zehatza luzatu zion mailaketa frogaz, prezioaz eta etxeko zerbitzu desberdinez. Inork ez zion ordea Lesakan euskara ikasteagatik suerta daitezkeen ezuste paregabeen berri eman.

        Beraz, Telebote tabernan txistor pintxoa eta ardoa hartu ondoren berriro ere Iruñeako bidean abiatu zenean, ezin izan zuen imajinatu, ezin izan zuen aurrikusi hiru aste beranduago gertatuko zitzaiona.

        Ezin izan zuen imajinatu goardia zibilaren kontrola Endarlatsa parean, ez nozituko zuen tratamendua. Ezin izan zituen aurrikusi ukabilkadak, ez eta barnetegian ikasten eta irakasten ari zirenei buruzko galdera absurduen artean, potroetan emandako kolpeak ere.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.