L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Literatur Gazeta aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Literatur Gazeta-3 (1985-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Eusebio Erkiagaren: «Batetik bestera»

 

Labayru Ikastegia

 

        Liburu hau SUTONDOAN bildumaren azken argitarapena dogu. Lehenago ere beste idazle batzuren lanak argitaratu izan dira bilduma honetan: Kirikiñoren Egunekoa eta Edo geuk edo iñok ez; Etxeitaren Josetxo; Lauaxetaren Azalpenak; Otxoluaren Bertolda eta Bertoldin; Eusebio Erkiagaren Jaioko dira; eta orain idazle honen Batetik bestera.

        Lan hau eleberria dogu, eta hau dau bere bigarren argitarapena, 1961ean agertu bait zan. Edizio barri honek aldaketa batzuk ditu lanaren gaurkotasun eta osotasunaren alde.

        Moldakuntza lana eta aurkezpena Iñaki Sarriugartek egina da. Idazle gazte honek egindako sarreran nobelaren eta bere egilearen giroa aztertzen da, hala nola eleberria bera. Azterketa luze hau idazlea ta bere lana ezagutzeko oso lagungarri egiten jaku. Horrez gainera, idazlearen hizkera aberats eta jatorrak sortu daikezan hiztegi arazoak errezteko Iñaki Sarriugartek hiztegitxo bat gehitu deutso nobelari lagungarri moduan.

        SUTONDOAN bilduma honetan argitaratutako beste liburuen joerari jarraituz, honek ere edizio bikaina erakusten deusku.

        Idazleari dagokionez, honezkero lan asko idatzi dau, askotan literatur sariak jasoz. Jaiotzez Lekeitiarra dogu, aspaldian Bilbon bizi bada ere. 1952an Euskaltzaindian sartu zan urgazle edo laguntzaile moduan. Bere lan guztietan legez, honetan ere hizkuntzaren ezagule oso agertzen jaku Erkiaga; berezkotasuna, jatortasuna darie bere lanei, hizkuntza menperatu egiten dau.

        Bestalde, eleberriaren balioak ondo aztertzen ditu Iñaki Sarriugartek, beste idazle askoren eritziak eta kritikak ere jasotzen dituala.

        Iñaki Sarriugarte Euskal Filologian lizentziatua dogu, eta oso lan sakon eta luzea egin dau liburu honen aurkezpen moduan agertzen dan sarreran. Horrez gain, originalaren idazkera moldatu egin dau, gaurkotu, beti idazleagaz beragaz kontatuz.

        Guztira, liburu ederra dogu, hizkuntza onaren erakusgarri, irakurlearentzat atsegina gertatzen dala.

        Dana dala, ez da hau Eusebio Erkiagaren azken lana; beste bat eginda, argitaratzeko bidean dauka, eta idazten jarraitzeko gogo handia ere bai.

        SUTONDOAN bildumak ere badaukaz beste proiekto batzuk bidean, epe laburrean kaleratzeko asmoaz.

        Lanon aukeraketa, moldaketa eta aurkezpenak egiteaz Labayru Ikastegiko Hizkuntza Mintegia arduratzen da. Eta obra honen argitalpena, SUTONDOAN bildumako guztiena legez, Bizkaiko Aurrezki Kutxaren Kultur Ekintzagaz lankidetzan egin da.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.