¿Euskaraz nola idatzi bear da?
Lopez Mendizabal'dar Ixaka'k
Euskaraz askok bere barrenen akademiko bat dutela dirudi. Norbaitek zerbait euskeraz idazten ba du, bereala akatsak arkituko dizkiote. Batzuek esango dute itz berri ipiñi dituela, besteak idazkera zuzena ez duela, tx eta x, ta onelako irzki batzuek egokiak ez dirala. Besteak, itz-joskera edo sintaxis txarra darabilkiela. Eta orrela, akatsak nunai eta ugari. Ba dirudi, berriz ere diot, guziok akademiko gerala.
Beste askok ba dira ere ainbeste korapilo eta akats besteri arkituarren, berak beñere ezer egiten ez dutenak. Besteri indarra ta gogoa kendu besterik ez. Orixen du bere eginkizun bakarra: bestetzaz ugari maxiatu. Ba dirudi ortan poz bat arkitzen dutela. Eta naiago lutekela euskeraz ezer ez ba litz egingo. Eiztaria elzaren zai dagon bezela oek ere orrela egoten dira.
Onek gogora ekartzen dit orain urte batzuek dala orrelako bati gertatu zitzaiona. Berak ere beste idazleetan akatsak ugari arkitu zituen, eta onela idazti batzuek argitaratu, beren egilleak parragarri ipiñiaz. Bañan laister etorri zan bera ere zerbait idaztera, eta orduan berari kaskarreko ederrak eman zizkioten.
Ba dirudi bada orrelako akts-biltzalleen lana beti besteri galeraztea dala, azkenik euskeraz al dan gutxiena agertu dedin. Beren esanaz ikaratuaz askok ez dute geiago idazten.
Orrelako gizon zitalak ez igu aintzakotzat artu bear. Goazen baa al deguna eta al degunok al dan guzia euskeraz idaztera, iñoren bildur gabe, gai guziak joas eta erabiliaz.
Ez dezagun bada geiagi begiratu jazkera apañari. Oraindik asieran arkitzen gera, eta ez degu iñor oztu eta atzeratu bear. Eta gure iritzira oker bat edo beste arkitzen ba degu, ez ba legoke bezela irakurri eta aurrera jarrai dezagun, idazlearen gogo ona jasoaz.
Bestela, idazle asko atseratuko zaizkigu, eta gogo onez asiko ziran beste asko ere betiko atzeratuko dira.
Ez bada geiegi begiratu zuzkidatz edo ortografia gaiari, eta ezta ere itz berriak erabiltzeari. Or daude beste izkuntz asko akatsez beteak. Joango ba giña gazteleraz, pantzeraz, ingeleraz eta abar arkitzen diran okerrak ateratzera ez genduke ezer zuzenik arkituko. An bai daudela akatsak ugari! Bañan orain, gaurko egunean batez ere, ez da geiegi onelako gaiai begiratzen.
Nola idatzu bear degu bada euskeraz? Bakoitzak al duen bezela. Alegiña egiten duena geiagora bearua ez dago.
Bañan idatzi dezagun al degun guzia, ongi edo gaizki, zuzen edo oker, eta orrek berak, aski idazteak, bere bideak egingo ditu. Eta izan dezagun beti gogoan esaera au: " Euskaldunei euskeraz".
|