L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 14. zkia (1951-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

—GERNIKA'rako—

 

Atzerriko Bizitza

 

Basarri

 

Zeiñ ederra dan, nere anaiak,

nor bere etxeko epela.

Sinistu gero probatu duen

batek esaten duela.

Ongi dakigu, txoria egan

noranai asi leikela.

Baña bestetan ezin gozatu

bere kabian bezela.

 

Joan da lenengozmarkitzen dezu

izketan taju berria.

Zer esaten dan arrastorik ez;

¡ez alda kixkalgarria!

Mesede baten premiz ba'zera

zeñi egin eskaria?

Laztansun bidez irabazten da

aoratzen dan ogia.

 

"Ogei "balio baldin badu an

zuk egiten dezun lanak.

"Amarrez" gora eztu pagatzen

buru egiten duanak.

Egin bearko dituzu sarri

bestek nai ez dituanak.

Alare ixilik egon bear du

erbestean dagoenak.

 

Gaizki-esaka noiz nai asten da

edozein ume mukizu.

Berorik iñoiz jan ez dezula

aguro esango dizu;

Aien ogia galeraztera

aruntz joana zaudela zu...

Biotz aundiko ba'zera ere

¡an bearra izango dezu!

 

Dana ezberdin; nola lanketa,

oitura eta janari,

Adiskiderik ez daukazu ta

ezin itzegin iñori;

Amets betean begira zaude

utzitako sail onari.

Aldapa latza egiten zaio

emen oitua danari.

 

Ikusi dunak itzegiten du;

¡auek ez dira gezurrak!

neure kabian goza nai ditut

Iurreko urte laburrak

Ainbeste toki izaten badu

Jaio nintzan eusko lurrak,

Iñora gabe, bertan utzi nai

nituzke neure ezurrak.

 

 

Zarautz, 1950'garren urteko Agorra.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.