L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 19. zkia (1952-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Sabino Arana Mirari Bilia

 

Eneko Mitxelena

 

Basurto'ko eritegian nintzan ikasle bikaña ta langilea. Ala ere baginituen beste arazoetako liburuak eta elkhar uzten genituen eta mintzatzen giñan ainbat gauzetaz gure lanari kanpo. Alako batean laga zidan Xenius'en Glosa bat nere adiskide azkar eta estentor José M. Landa'k. Bertan mintzo zen katalan idazle ori Eleizalde'ren eleberri mingotx eta saminkor Landibar 'eri buruz eta zion Sabino Arana'ren soñua aunitzek entzun zutela baña letra edo itz berberak, ezituela ezagutzen.

        Orrekin ikutzen zuan garrantzi eta ardura andiko gai bat. Edozein politikako lanetan ikusi bear da lehengoz, ia eginkorra dan ala ez. Ortaz idatzu zuen argi eta garbi bergarar jatorrizko estadista jakintsu batek: Joakin Sánchez de Toca'k eta esaten zuan naziño garbi eta osorik etzegoala euskaldun bezelakorik, baña... baña... biztanle gutxi nola baigenun, indar gutxi zuala, bere naiak azkatasun bidez lortzeko. Bide ona ezpada artzen aleman guzien indarrak ere potzura ta zulora eramaten baitu.

        Ortaz mintzatu nintzan bein baño geiagotan Julio Urkijo jaunarekin eta adierazi zidan, gutxi gora bera (enuelako alemanak eta rusoak bezela eskutuko gramofonorikan) gu sei edo zortzi milloi izango bagiña, euskaldun geienak —agian baita ere erak—, azkatasun osoaren zaleak liakela.

        Liberala naiz eta enago ain seguru iñoiz, nere bidea bakarrik ona ote dan edo ez, zoro asko bezela, eta biotz onekoak izanez gero, utzi bear zaiete bakoitzari bere bidea jarraitzen.

        Orrek pensatzen bazuten, alkarrekin erdeldunekin juatea, bide ona zala, euskera eta Euskalerria edo Euskadi eta gure erriaren oitura eta era guziak gordetzeko eta aurreratzeko, eren eskubidean zeuden.

        Dan dala, gu ere, beste erdeldun batzuekin juan ginen gudara nai edo nai-ez. Politika ezta, ner eritziz, teolojia bezela. Politikan loku irabatzallea bear da izan. Txarra litake gu papistak baño papistago nai izatea. Ikusi daigun zer egiten duen besteak. Aita Sainduak idazten ditu ainbat ingi edo paper azkatasunaren alde eta langillien alde, baña zuzentzen ditu eskabide oiek Errusi aldera. Ezdizka zuzentzen Franco'ri, gure iritziz bear luken bezela.

        Orregatik nere ustean gauza zalla eta arrisku andikoa da zerbait al dan edo ez aztu, ahantzi edo atzendutzea.

        Sabino Arana'k guretzako zorion ugari nai zituala argi dago, ezin da ukatu. Ori lortu duala ezin da iñola ere esan: Agirre'k galdetzen zuan letra andiekin bide eta zenbait etxetan ezarriak 1839-1939? Orain badakigu ederkiegi zer ekarri digun bigarren urte beltz onek. Egun urte barru gauzak, politida aldetik ikusiak, len baño askoz txarrago daude. Ez ala jakintza aldetik.

        Euskaldunak gerala eta zer dagokigun ongi dakigu. Orregaitik len baño miñago eta samiñago bizi gera. Ezta asko eskatzen duna edo eskeintzen duna gizonik andiena, nere eritziz, baizik asko lortzen duna eta gure odola ongi gordetzen duna.

        Sabino'k etzuan nai "ezta ere bere izenaren oroimenik" baña agertu dire bere utsune eta akatzak dogma bezela jarri dituztenak. Arek arazo batean bizpairu gauza idatzi bazitun artu dute edozein —sarritan txarrena—, orbangabe edo infalible bezelakoa. Ori bera imprentan zerbait gaizki atera bazioten dogma'tzat artu dute. Bide ori jarraitu dute gero Hitler'en eta Stalin'en kideak.

        Orrek Goethe'ren Sorgin ikasle 'ari gertatu zitzaiona ekartzen dit burura. Zalla da orrekin burrukatzea eta asarretzea. Guganik Marte'koak bezain urruti daude. Odolez gure errekak gorritu bear zirela esaten zutenak eta kañoiak laster entzun bear zirela idazten zutenak gure txoko maitean daude eta eztakit zer lan egiten duten Euskal-erria'ren alde. Orrekin elkatzea izan 1930 aldean, utsune andia.

        Badaude 300 orri aldeko liburu batean oldozmen berri eta sakon bat sartu esdutenak. Itsuak bidea agertzen!

        Egia da beste aldetik, Sabino Arana ezpalitz izan ezirela ainbeste aurreratuko euskogaiiak eta euskal jakintza. Sarritan asmo oiek airean daude eta kanpoko auziak ezaguturik, askori bururatzen zaizka. Dana dala, eni orrela etorri zitzaizkidan Eire ala Polska'ri begiraturik 1920'ko udaran.

        Sendagille bezela esan behar del S.. Arana izan zala birikatako eria Orduña'ko ikastetxean eta eritasun ori cápsulas suprarenales delakoetan agertu zitzaionean, il-bidean aurkitu zala.

        Oso azkarra zan eta batez ere nik irakurritakoen artean, eztakit alako polemista edo dialektiko bikañik iñoiz ikusi detan; baña Chopin eta Schbert eta Usandizaga soñularia bezela, eztet uste realista edo gauzen burubidea ongi ezagutzen zekianik.

        Bein ere enaiz izan sabindarra edo Alberdikoa. Atsegin izan zitzaidan pizkat 1923 aldean Comunión deitzen ziotena, bertan zeudelako, Engracio Aranzadi, eta Luis Eleizalde eta Arturo Campión. Ala ere eniñun ziaro alderdi orrek bete. Ongi dakit ze gauza esan zizkiaten lelengo bi jaun oiek gure al-izana eta nai eta asmoegatik, aberritarren aurrean.

        Eren aurreko fanatiko kopetamotzekoakatik utzi zioten euskeraz idazteari, lur zabalen errezago dalako izen eta omena irabaztea, zargazte oien erdian baño.

        Unamuno'k igarri zion eta Bilbao eror bidean zegoala aitortu zidaten abertzale on batzuek. Sabino'k irakatsitakoa izan da gaur arte politikan Evamgelio de perdición. Gauza onek agerturik eztet ezer ere billatzen baizikan Euskal-erria'ri egi garratz batzuk adi erazi. Orain ezpada, ikasiko ditu geroxago. Eztedila beraunduegi izan. Neurtu dezala ongi nortzuk diren batzuk eta zeintzuk aurrean daudenak eta ongi autatu dezala garrantzi andikoa baita etorkizuna.

        Gerratia edo guda, galdu degu eta ez irabazi; askori entzunez gero, ezin da ori igarri. Atera ditzagun ortik bear diren errazoiak.

        Ezdet uste ortografía aldatu bear dala orregatik, baña bai politika, bestela amaituko degu gauza bat esan eta idatzi eta beti beste bat egiñik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.