Iru errien alegia
Marc Legasse
Euskaratzailea: Jon Chaho
(Mark Legatz'ek erderaz egiña, Jon Chaho'k itzulia.)
Lenago Euskal-erria yarei bizi zan, eta zoriontsu beraz. Aren Ipar-aldean zegon "lurreko erririk argituena". Eta yakiña, lurreko gizonik ergelenak agintzen zioten erri ari.
Euskal-erriaren Ego-aldean bizi zan "Europa'ko erririk burgoiena", zantzail batzuelk ostikoka erabiltzen baitzuten, bide dan bezela.
Bein "lurreko erririk argituenak" ta "Europa'ko erririk burgoienak" yakin nai izan zuten zertan zeuden beren auzo Euskaldunak. Ikusi zuten errixka guzietan erritarrak eleiz-alboan edo zugaitzpetan albartzen zirala eta erri-arazoak askatasunean yardun ta zuzendu bear zituten gizonak berek aukeratzen zitutela.
Arrituta gelditu ziran.
Gero bakoitza bere etxera itzuli ziran, batak ain aspalditik zuzendari zituenak pentsu, besteak ipurdia igurtziz.
Ikusi zutena gogoan erabilkatu-eta, lurreko erririk argituena ta Europako erririk burgoiena oartu ziran zerbait onik ba'zeukala.
Geroxeago buruan artu zuten ez zitzaien batere zail izan gañera berek zutela yaurbide-mota ori asmtu. Liburu asko idatzi zituten gai ortaz baita, azkenean, matxinadak egin ere. Arrezkero, berriz, ergelek ez zituten geiago aitatik semera lurreko erririk argituenaren arazoak zuzendu, bai ordea erriak berak askatasunean aukeratu zituelako. Eta Europa'ko erririk burgoienak ipurdian yasotzen zituen ostikoak legezko zirala erabaki zan, ta len bezin gogorki, bañan beraren izenean, ematen zitzaizkion.
Aldi gutxi barru, lurreko erririk argituena ta Euripa'ko erririk burgoiena Euskal-erria ba'zala oroitu ziran.
Orduan, beren biotz zabalak eragiñik, beren auzoaren gañera oldarrean yauzi ziran, aren erria bien artean zatikatu zuten, aren lege ta biltzarrak galerazi, aren izkera debekatu. Gero yarri zuten Euskadi'n beren ustez berek asmatu zuten yaurbide berria, eta beren izkeretan itzegitera beartu zituten Euskaldunak, oriek ere irakur al zitzaten dalako yaurbidea nola dabillen azaltzen zuten liburuak.
Orduan lurreko erririk argituenak ta Europa'ko erririk burgoienak Euskaldunai esan zieten:" eta orain, zuek ere, yarei zerate!".
Eta geroztik, yarei gera..
|