Argi-urratze
Zelai
"Gernika'ko Arbola" ren lenengo kantaldi eunurrenez.
Eriobidean zijoan Erria
atzerri-gudetan nasturik,
bizinai sutsuak eragiñarren
osertzak ziruan lausoturik.
Odolez ezetu dira mendiak
sutautsez gorritu ortzea,
guda-zantzoak zaiñak anpaturik
nork gelditu gure oztea?
Erri zâr ontako seme leialak
nora zoazte ain itsuki?
biotz eta odol eman duzute,
gizon batek dezaken guzi.
Zertarako ordea hainbeste neke,
oñaze eta emankizun?
Arrotzari eraso diozute
ta aren anai duzute lagun!
Erri! Muxar loti irudi zendun,
zañetako odolaren gorri
eden-i lhorraz nâsi baizizuten
ego-belak, naiz beltz, naiz zuri.
Belearen anaia beti bele
naiz eta adeitsuki mintza,
itz zuri-leunez iruzur ziñuzten
eta aiztoa gibeletik sista.
Itxu, ta itxua itxumutiltzat,
orra, gure Erriaren zori!
Egi egarri danari ordea
Jaungoikoa'k igortzen argi.
Argi betearen sukar-diztirak
gizonik itsutu ez dezan,
goiznabarra dator lenenik
begiak gerora ditezan.
Bertsolari bat sortu zan bearrik
argi-urratzearen irudi,
olerkari bat sortuko noizpait
goizak zezan bere eguirdi.
Bertsolariak Jainkoak aukera
erri lotien astingarri,
Iparragirre bizira zitzaion
erdimin zegon Erria'ri.
Gitarra txartxo bat eskutan eta
Arbola Deunari kantari
Libertadearen oiua laister
zan, euskaldunetan ernari.
Agur ta ohore Iparragirre
goiznabar irudi beteko,
zure argai txintak eguerdi bete
berekin ekar zizun gero!
Donosti'tik.
|