Gure buruxkak
(Piron-en manerala)
Hemen datza Jon-Chaho-Mirande
Ezer ez zen, ez euskaltzain ere...
Nota gisa: Euskalzaindia izan da eginik euskeraren salbatzeko lanak gidatzeko eta laguntzeko. Hala konprenitzen dute españolek eta denek Mirande euskalzain bezala nahi zuten euskeraren aldetik duen jakitate eta ezkribazale merezimenduak gatik.
Euskalzaindian ordea botz bat aski da "veto" batekin norbaiten baztertzeko baina nehor, baina iñor ez zen hartzaz baliatzen. Behar zen bere burua demokrata bezala agertzen duen "gizon" bat lege hortzaz baliatzeko eta gure adiskidearen baztertzeko bere sinhesmena eta ideia pertsonalak estakuru eta aitzakitzat arturik.
Zer balio du hainbeste urtez euskaraz ezkribitzea eta hain ederki egitea besteak lo-zorroan zirelarik geienak. Zer balio du katoliko eta fanatiku batek bere euskeraren ezagutza gatik bazter dezan. Harritzen du holako kondizione batek, Europa-ko omen den herri batetan, baina euskaldun frantses gisa egitate txar horrek hainitz penatzen gaitu; gure adiskide bezala orain arte artzen genuenak ez du gure errespeturik ere gehiago merezi.
Xuri-fanatiku kasta horren eskupean jarri den Enbata taldeak Euskal Erriaren buruzagitza hartu nai luke. Ixpiritu horiekin nolako konzentzi libertatea genuken? Arrazoin du poetak erraitea Voltaire-en manerala:
Uztaritzeko lurretan
Suge batek ausiki du
Aphez bat... Zer da gerthatu?
Sugea hil dela bertan.
|