L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-2 (1962-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Ez itsasoan ez airean

 

Irakurle batzuek eztabaida bat piztu digute alegia ez dutela ongi aditzen nola jende baten amorio-kalitateek mundu erotu eta ertzotu hau salbatzen aal duten. Problema andi horren garbitzeko IGELA-ko redakzioa bildu da.

        — Ni bainintzan —beti bezala— eskandaluaren iturria, hola asi bear dut. Zuen belarri-xuloak garbitu adiskideak eta entzun amorioaren egitetik sortu mesede ta zorionak, etsenplu batez argiturik.

        Behin itsasontzi kaxkar batean ogei pertsona zoatzin Euskal Erritik Ameriketarat. Leen gauean ekaitza eta kalerna agertu zen eta tenpesta itsasoaz jabetu. Luzera gabe itsasontziaren aldamen bat edo saiets bat urratua izan zen.

        Orduan aize-txistu ta hur-uinen turrustapean jendea bildu eta txalopa batera pasatu zen eta itsasontzi urratua utzi zuten. Legua batez urrundu ondoren txalopakoak konturatu ziren bezperan ezkondu bi gazte —lehen gaueko atseginez nekatuta, akiturik— ez zirela iratzarri.

        Baina entzun ixtorio honen morala, moral lazgarri ederra: txalopa itsas-barrenean ondatu da eta suntsitu; aldiz ekaitza ixildu denean bere saietsa urraturik, urazalean dantzan itsasontzia zagoen. Han arrantzalek arkitu zituzten bizirik bi ezkon-berriak amorioz salbatuak.

        Nere ondotik Iribarren zutitu da eta inhardetsi du:

        "Gure lagunaren ipuinak ez du kanorerik, ez itxurarik. Joan den astean Argentinatik Chile-raino nindoan; baziren egun berean ezkondutako bi gazte. Leen gaua airekoan, abioean pasatu behar zuten. Gaua aurrera zoala ez nuen lorik egiten aal nere aurreko biak ezin egonez harren eta zizarrien moduan mubitzen ziren, iduriz ezar-lekuek azpian su zutela. Igitzearen igitzez, eta mubitzearen mubitzez biak zutitu ziren eta trankilago izateko airekoaren buztan edo isatsera pasatu. Orduan Andeseko mendi mutur baten errotik igaroten ginan; ez dakit nola mendia isatsaz jo genuen: buztana autsi zitzaion (airekoari) eta bi gazteak amildu, gure bidea bizirik jarraitzen genuela."

        Orduan irur orenez bai irur orduz, deliberatu ondoren azkenik hau paperean jarri dugu: zori gaitzetatik, malurretarik igesi egiteko erremedio bakarra amorio egitea da, BAINA EZ AIREAN. Orduan bilkura ta batzarre horrez aserik ginela jeiki ginen. Zori txarrez norbaitek ustegabean laga zuen: "Baina aireko guzia erre balitz eta ez buztana, halaber itsosantzia suntsitu eta ez txalopa?..." Hirur orduz bildurik azkenik paperean agiri bezala hau ezkribitu dugu:

        Kontseilu on bat zorigaitzetik salbatzeko, amorioa bear da, BAINA EZ HOLAKORIK EGIN, EZ ITSASONTZIETAN EZ AIREKOETAN.

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.