L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-2 (1962-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Argi artifizialak

 

Hona beste karta bat: "IGEL maitea. Ez naiz oso zaarra, baina nere andreari zuen gazte egoiteko xixtema (alegia amorioa) proposatu diodanean Eibartarren ipuin batekin erantzun dit, hona ipuina:

        Bein Peru txikia eta Juanito gorria bar batean algar topatu eben:

        — Nola zabiz txikija?

        — Txarto gorrija.

        — Biarra?

        — Lana esan edo biarra esan beti txarto gorrija. Emen ez zeok fortuna egiterik ta!

        — To txikija etxekik nola fortuna egin. Argentina-ra joango az. An, errez dok, dirua palakaz biltzen dok eta, bazekik nola. Andrazkoek gizasemeok etxera deituten ez ditubez oiean "zerak" egiteko ta gainera andrak dizkak berreun pesetak ematen.

        Etxera joan zen txikia eta andreari eltzean

        — Neure maletie prestik euki'azan bijar Ameriketara noan.

        — Ene! baina biarrik arkitu al dozu, espezialista ez zara ta!

        — Bai arrapatu dinat.

        — Esaten ez badidazut zer lan egitera abioan ziran es dentsut maletarik emongo, gainera Poliziari salatuko zaitut etxea abandonatuta zoazala.

        — Bueno, esango dinat zer egingo dotan. Argentina-n andrazkoak dabiz gizonezkoen ostean eta etxera eruaten "zetzeko" andrak aldi bakotxean berreun pesta emoten.

        — Baina illabetean larreun pestekin zer egin biar dosu.

        Hona nere andraren erantzuen zuen "zera" proposatu diodanean. Ni txikijaren modukoa omen naiz. Egia esan, iretargi xuritan, illabetean bein itsasoaren gisa aski gora naiz. Zer egin bear dut?

 

 

Igelaren erantzuna

 

Itsasoa bezala baldin bazira illargi edo argizagiaren indarpean argi artifizialak saltzen ahal dizkitzugu. Globu elektrikuak dira illargiaren mapamunduarekin. Holako bat zure logelan jartzen baduzu gau guziez itsasoa gora izango duzu.

BIOTZ HAUTSIEN LAGUNTZALEA

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.