Gauza reserbatuak
Franco-euskaldun kaseta batek, frantsesez (eskuara populuarentzat) IGELARI antikonfesional pekatua egoitzi dio eta etsenplutzat eman pertsulariak esanaz obe genukela horien bertsoak publikatzea, baina kritika horrek edo ez daki euskuara ongi edo astoa da, antikonfesional eta antiklerikal itzak naastutzeko lehenik, eta ez konturatzeko antiklerikal usaina daukan kronikan POPULUAN bildu buruxkez egina dela, baina gure herriko bourgeois "elita" horrek ez daki populua zer den eta aski paper belztu dugu gor horiekin, apezak baino apeztiarrago diren horiekin.
Gure auzia jarraituko dugu eta sekulan batzuek ahaztu balute ez gira serioski ari, ez gira doktrina adelatzen ari; bakarrik uste dugu populuaren gisa populuko seme baikira artzain bat gaizto denean edo ardi bat errebelatua, ñapurtua, galdua khantoreak egiten ahal zaizkola egitate horrek ez duelarik artalde guzia, ez artzain berriak kondenatzen. Khantore berriekin berdin eginen dugu, herri eta jende izenak kanbiatuko ez baita justu ardi baten gatik edo artzain baten gatik artzan-olha guzia belztua izan dadin.
Larragoiti Gardei-an horak gaitz titzie
Orotako gaitzenak artzan-horak dire;
Gaiazko igaileak jan nahi titzie
Jaon erretorak ziek abisa zitaie.
Gardei horrek ohetik horer haxi-haxi,
Primak aldiz leihotik artho zathi-zathi.
Jaun erretora sartzen da gibeleko borthati
Khortearen egitera Gardei-ko primari.
Xarmagarria zira eder eta gazte
Ene bihotzak eztu zu baizik hain maite
Beste zonbait bezala banintz ni e libre,
Zurekin ezkontzeko plazera banuke.
Jauna zer mintzo zira gisa horrez eni
Bena zure arropari etzaio kounbeni.
Zerbait experantxatan gertha banendi ni,
Adio behar nuke erran Uskal-Herriari.
Ene bihotzak eztu gaik ez egunik
Nigarrez uthurritan ixurten ez denik;
Phena handitan dela maitea jakinik
Sabelaren barnian ezurrak eginik.
Parisera izan da ikhusten barbera
Nuntik sofritzen zian erran lizon berhala
Arrapostu ukhen du ikhus eta hala
Eritu zen aldetik sendoturen zela.
Barberak eriari: gaxo ifantia
Zure minak baduke bere akabantxa
Bederatzi hilabete hartzatzu aitzina
Gero sendoturen da zure sabel mina.
Eriak barberari bisitaz milexker
Sendoturen zaiola ahal bezain laster
Segretia edukiz egi'dazut plazer
Ez erran nihuri ere kobesariz bester.
Maitia pharti zite plazer duzunian
Nihurk ikhusi gabe gaiaren minian
Nik emanen deizut lagun bat joaiteko bidian
Harek ezariren zutu trankil bihotzian.
Arotxaren zamaria erradak egia
Norat eraman dian aphez gelharia?
Eraman ukhen dizit lehenik Maolera
Gero hantik aitzina zuk erran lekhila.
Hitz guti ezagunak: horak = arrazako zakurrak (alan-hor, ehiz-or, artzan-hor); gaïa = gaua; bortha = atea; prima = oñordeko etxek'alaba; barbera = Zuberoan joan den mendean medikuari izen hori ematen zen; arrapostu = erantzun; nihuri = iñori; zamaria = zaldia; gelharia = apezaren neskatoa.
Khantore hori hainitz ezagutua da eta kantatua, baina ezagun diren bizpalau "bresetak" khantu hontatik kendurik ez dute zentzurik. "Gardei"ko kantuak beren herrian famatuak dire, nik beintzat erriko semekin gazterik ikasi ditut, erriz-erri pestaliar ibiltzen ginenean.
|