L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-2 (1962-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Igel antiklerikala

 

Jon Mirande

 

Aurreko plama klerikala ez bazaizu gustatu hau gogoko dukezu eta hau ez bazaizu hon bestea gustuko izango zaizu, orduan bizar lama bat hartu eta plama hau loditasunean arturik bietan ebaki ezazu eta gustatzen zaizun partea IGELAREN BARNEAN EDUKI.

 

        Dembora illunetan erreligioneak zituen obekienik jendeak gidatzen, gau beltzean itsu bat gure bide-erakusle onena den bezala; ikusten dituen batek baino obeki ezagutzen ditu bideak eta xendak. Gauza ergela da, eguna danetik oraindik ere itsu zaharrok bide-erakusletzat gordetzea.

H. HEINE

 

        Erreligionea populuaren opium-a da.

K. MARX

 

        (Esaera pollitak naski, baina. H. Heine-k dion egun argi hura ethorri ahal dea? Eta Marx-ek esanak gatik, non dago populu bat drogatzen ez denik, mundu honen itsusia ahaztutzeko eta Andimak deitzen duen adar-zelai hau pasatzeko.)

 

Euskaldun populua antiklerikal?

 

                Ave mari stella

                Aita bortin deno

                Dei mater alma

                Aphez'amaikin lo.

 

                (Beretteren khantorea, Zuberoan)

 

                Txingili, txingili maña

                biar Santa Maña

                etzi Domunu-Santu

                gure umia zuluan sartu.

 

                Aita negarrez

                ama dolorez

                abadiak kantuan

                errialen pozez

 

                Eibar-ko erri kanta.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.