L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-2 (1962-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Gure salgaiak

 

        Ondo gabeko automobila

        Gaur egunean automobilaren moda gaiztoak gizonari ohi zituen anka-sagarreko muskulu ederrak galduerazi dizkio. Begira zure ingurunean, giharre gabeko anka mee saldoa.

        IGELAK oinez ibiltzea ohoretan jartzeko, zola gabeko, ondo gabeko, automobilak egin nahi ditu. Bialdu, igorri zure automobila, ondo gabe jarriko dizugu; baina ez zeronek egin guk lizentzia hartu baitugu.

 

        Mueble puxkatzekoa

        Maiz eta etxe askotan badire mueble zaarrak, ezin ikusiak, ezin saldu ditezkenak. Deliberatu arren bixtatik kentzea ez jakin nola egin: ez baitaukazu mueble puxkatzekoa!

        IGELAREN sukursal guzietan mueble puxkatzekoa aurkitu diteke. Emplegu dobleko tresna da: ahotik aixkora, bizkarretik mallua. Mueble puxkatzekoa ez dugu saltzen emaiten baizik, baina gure bulegoetan ez duzu entseiatzeko mueblerik atzemango tresna asmatu dugunean danak autsi ditugu.

        Igande luzetan arrausiak eskua ao gainera biltzen dizunean, ez baldin badakizu zer egin zure muebleak milla puxketan ezarri itzatzu. Baina oroitu zaite beti: Leviathan etxeak, Santa Barbes kalean mueble berri onak ba dauzkala.

 

        Ume-tupina

        Ez uste haur jostagailu bat dela. Maiz pertsona zintzoek ere diote: "Hum! zer aur pollita, jango nuke", eta ez dute egiten. Ez zaizkitzu haurrak falta, ez gustua ere, baina eltzea edo lapiko ontzia, ots tupina zaizu falta. IGELAK ez zaitu ahaztu. Burdin tupina egiten asi gira umeak egosarazteko. Hemendik astebete leenak aterako dira. Ume-tupinaren lenen eskazaleeri aur bat doañik eta debalde emango diegu.

(Jarraitzeko)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.