Igelerriko berriak
DONOSTI (Gipuzkoa)
Gure bi mendi-goizale edo alpinista gazteek, negu minean, gure mendi tontor bat garaitu dute. Iñork eta iñoiz igo ez den moduan bi neska-mutilek egin dute. Donostiako GAZTELU MENDI iparraldetik eta gauaz, lendabizikotz, artu dute.
Erakusteko nolako arrixkuak diren hola ibiltzez, jakin ezazue, beerakoan bata ariñago bazen bestea pixuago zela. Geroztik pixuenari pezua handitzez joan zaio. Kontuz mendi-goizale neska-mutil bikote xamurak mendira iyotzen zireztenean illargia bera ala gora denez.
ATHARRATZE (Zuberoan)
Gure ibaiari, hurari: Uhaitza izena emaiten diogu eta Ibaiaren Uhaitzaren ornamendu ederrena, Alozeko zubiaren bi aldetara edatzen zen zumatzea baitzen; oi! zumiaren ederra, adartsua, trinkoa, ilhuna. Zumatzea ebaki ezkero Atharratzeko pesta gauek ez dute interesik. Ea, noiz herriak zumatze berri bat landatzen duen, Atharratzeko gauak, berriz, Capri-ekoak bezin ordigarri izan ditezen.
LARRAINE (Zuberoan)
Oreinen adarretatik herriko jendea defendatzeko, nekazari bat talde batekin Irati-ren behera sartu omen da eta bi orein il omen ditu. Geroztik hango oianean, adardunak ez dira hanbat ibiltzen.
BILBO-n (Bizkaian)
Txori erakusketa ederra izan dugu. Kaiola xixtema berri bat presentatu da, barrenean makila eta zotzen ordez, zetazko lokarriak eta musika-egiteko bat. Jenden artean entzun dugunez batzuek dolu diote holaxe erstuak egon behar duten txorieri, baina erakusketako ofizialek diotenaz: txori librea neguak il lezake.
(Asmatzen ahal den gauzarik eroenak beti bere izatea izan bailezake baliteke gure erriek gertatu den gertatzen den eta gertatuko den zerbaitekin antza eta itxuraz egitea edukitzea, uste gabekoa lizateke.)
|