Maita-bide berriak
MAITE-EDARIA. Edan ondoren gizon arruntak edan-ontzia ahaztutzen.
MAITE-GASTRONOMIA. Haren ditiek bi sagar iduri zuten, orduan sagarreri bezala axala kendu nien probatu baino lehen.
MAITE-GOSEA. Gastronomoak ez dira naski guti jaten dutenak ez eta nonnahi, nolanahi, nornahirekin asetzen direnak...
MAITA-ETXEAN. Neskameak atzeko edo gibeleko atetik eta nagusiak aitzin edo aurreko atetik sartzen dira.
MAITA-TRENA. Lehen jo eta ke egiten zuen, baina orain, eroago eta geiago, ke gabe egiten da, elektrizitatea erabiltzen baita.
MAITE-TXIMINUA. Zer atsegina, lau esku ditu!
MAITE-ZINEMA. Zine horren problema da, nola 32 milimetruzko banda, amaseieko aparatuan pasatuerazi gabe.
MAITE-THEATRUA. Ixil dadin eta prestik izan dadin, lurrean irur aldiz jo behar da; gero baita asten egiazko teatrua.
MAITE-SALDA GIZEN. Ai hori begi ederrak!...
Gure Caracas-eko adiskide baten kartatik pentsamendu hau atheratzen dugu.
Sart-aldi gabe
Sort-aldirik, ez.
(Buda Sakilsamura)
(Guk baino humore geiago dutenak ez dira faltako. Beraz kronikak jarraitu dezan, igor otoi gogotik pasatu zaitzun maita-bideak.)
SEKULAN IFERNURAKO BAZIRA, ERAMAN IGELAREN NUMERO BAT ZUREKIN. INFERNUAREN SARTZEAN DIREN FILA ANDIAK EZ DITUKETZU ARTU BEARRIK. IGELAREKIN ESKUAN BEREALA SARTUKO ZIRA. (Katedrala zaharretan, ifernuko pertzean egosten beti apaiz, kanonje edo apezpiku bat ageri da; beraz azken horiek ere IGELA berekin hartu bear dute, zer eldu ere.)
|