|
Oe-lagunak
Irigoi
Ai bi andereñoak!
bat aiña besteño
zaituztet maiteño...
Biñok ukan zaituztet
apari-maikide,
irrika ta parre...
Alai-galaiki ere
bi biñok eta nik
edan txanpañetik...
T'orain oerakoan,
bi-biñok enekin
izor-jolasa min...
Nola berezi, ordea,
bat bestea baño,
ene bi maiteño?...
Ta irurak ziran etzan
maindire gañean,
naspil likitxean...
* * *
Ta azpiko naiz gaiñeko
bi neskatoeri
mutillak, mozkorki
Ai bi andereñoak!
bata aiña besteño
zaituztet maiteño...
Donosti-n 1951 ean
|
|