L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-4 (1962-urria) —Hurrengo artikulua




 

 

Euskaldun itsusia

 

        Euskal Erriaren aldeko propaganda

                "Eman da zabal zazu
                Munduan frutua. "

        Euskaldun jator guztiok poztutzen gera mundu zabalak geure Erri bikainaren ardura artzen duela jakiten dugunean. Alde ortatik ba degu berri on bat IGELA-ren irakurleentzat.

        — Joan den illean gure lankide on eta baliotsu den Mirande-tar jon-Kepa (Euskalzaindikoa izandakoak) interviewatu aal izan du, Be-Bretaiñian Ipar-Amerikar andere etnologu bat, Mrs Eleonor Geissler, ipar-amerikako jakintza-bazkunde baten enkarguz munduko AZKEN POPULU BASATIAK ikhertzen ari dena. Irokesak estudiatu ditu lendabizi. Gero Europa-ra ethorri eta, Irlandako Gaelak eta Be-Bretainiako Be-Bretoiak azkenengo (Euskal Errira) gure Errira joatekotan zen, bere etnologi ikerkuntzak Euskaldunekin bukatzeko.

        Beiondeiola, Jakintzaren alde gutartean egingo duen lan baliotsua gatik.

 

        Euskaldunak iphar-amerikan

        Behin, gazte bezain harro zen infermersa bat, izugarri gogorki mintzatu zitzaitan. Neska, behar baino gizenago zen sabelondotik begi beltzen dizdira horrekin euskaldun ethorrikoa zen. Jakin nuen bezala importazionezko artzain zahar zeken baten alhaba zen.

        Ahoa zabalik, batean hospitaleko bastizari so edo hurruneko mendeen zilhar txingolari begira, mendi haietan Josepf, Marie Lore delakoaren aita, bere herriaz, ametsetan zegoken edo bestelan adi baten injogitzen ari (seducing a ewe) (Wladimir Nabokov, Lolita).

 

        Arrotzen begiz Euskal Erria (un coin de Pays Basque, par Charles de la Paquerie)

        Aia mendia duela mende erdi oihan eder bat, baso zabal batek izan behar zuen, zeren barrankoetako aldapa zutetan haritz eta gaztain-ondo eihartuak ikhusten ziren. Auzoko jende alfer, zabar eta ez-axoleen bidez oihanak desertu harrizu bihurtu dira (119 pn).

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.