L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-4 (1962-urria) —Hurrengo artikulua




 

 

Sadikoen zokhoa

(Herio gastigua Sinan)

 

Kondenatuen erhaiteko (hiltzeko) methoduak urkhatzea eta lepho egitea dira, bai eta "haiztoekiko tormenta" edo Ling-chy izenaz ezagutzen den herio lazgarri hura, askotan "Mila zauriz hiltzea" eta zenbat aldiz, oraino bitxikiago, "Hamar zathitan ebakitzea" erraiten baitzaio. Sinan "Emeki erhaitea" edo "phikatuz erhaitea" deitzen dute, eta beren burhasoak hil dituztenean gaztigurako usatzen da. Han izanikako Europarrek khondatzen dutenaz, heriotze hortarako tekhnika arabera aldatzea da.

        Kasu zenbaitetan herioa laster ethor daiteke; bertze zenbaitetan, aldiz, viktimaren zoriaren arabera edo, segurkiago, borreroak ukhan dituen ixilikako aginduen arabera berantzen da. Ba da saski bat, zapi edo bertzelako oihalpheza batez estalia, eta saski hartan haizto (labain, nabela) batzu daude. Haizto horietarik bakhoitza gorputz-zathi edo lohadar baten izenaz markaturik da. Borreroak eskua saskian ezartzen du eta haizto bat menturara elkhitzen. Orduan, zein lohadar edo gorputz-zathi ere haiztoan seinalaturik baita, ebakitzen hasten da. Erranik izan da gizon kondenatuen askaziek borreroa erosten dutela, bihotzean sartzeko den haiztoa ahal bezain laster eriden dezantzat.

        Irudi du ba dela kausa uste izaiteko goian azaldu dugun tekhnika horren lekhua bertze erhaite methodu batek hartu duela, gehienetan non ez den bethi, huntan ez baitu zoriak artean sartzerik, pentsa daitekean heriotzegaztigu izigarrienetako baten emaitean. Ez da izaiten saskirik ez eta haizto markaturik. Tresna zorrotz bakar bat erabiltzen da, eta pikatzea, moztea, xehekatzea, ebakitzea aintzina doa emeki, urrhatsez urrhats, alde-aurretik erabaki den aribide ikharagarri bati jarraikiz.

        Sir Henry Norman-ek erraiten derauku methodu hori nola den. Dio kriminala gurutze arront baten gainean lothurik dagoela eta borreroak "gorphutzaren zathi marduletarik" hala nola azpiak eta bulharrak, haragia "ahurtaraka harturik" ebakitzen duela. Hurrengoan "gorphutzaren junturak eta hanturak" bederazka mozten ditu; ondoren sudurra, beharriak, aztal-beharriak, eta eskuaren erhiak ebakitzen dira. "Gero lohadarrak zathikatzen dira esku muthur eta aztal-beharrietan, ukhondo eta belhaunetan, besaburu eta hanketan. Azkenekotz viktima bihotzean joiten du, eta haren burua ebakitzen".

        (The History of Torture throughout the Ages, by G. Ryley Scott, liburutik hartua.)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.