L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-4 (1962-urria) —Hurrengo artikulua




 

 

Aholku batzu zure lagun urkoa ostutzeko

 

Etxe bat arrobatzen da, jende bat lapurtzen, gauza bat ebasten. Nola aberasten den... hiztegia. Hitzetan, berheiztasun horiek zure herrian ez egitea balitezu. Hemen baliatzen naiz Frantziako Euskalerrietan egiten ditugunetzaz, ez bai-naiz ez eskuaraz, ez lapurketaz errejent, zeronek ebaki.

        Orain tekhnikaz mintza gaiten. Enganio lapurrak, escroc edo estafadore, zurikeri egilea da. Jendeen bihotza hunkitzen edo jendeen konfidantxa bilduz ederrik egiten da. Ezkontzarako-zurikeriak muthil eta neska zaharren artean kalte egiten du. Hil baten berri emaitean, batzuek dirua biltzen dakite.

        Irudimen azkarra eta bihotz gogorra behar da jende zaharren kostuz ofizio hortan aritzeko. Bainan hotel batetan lagun batekin amerikanuaren jokutrua egin zenezake. Hoteleko norbaiten aintzinean batek besteari amerikano mintzo batekin ez dakiat urhe barrak non ezari diru mordo baten truk hoteleko nagusiak urhezko barrak zaintzen ditu balio gabeko plomu barrak direla, biktima konturatu baiko amerikanua eta hari eman sosak hegaldatu dire.

        Sakela ebasleak. Andere zakuak, maletak, sakelak ikhuskatzen dituzte. Cervantes izkiriazalearen Rinconete ta Cortadillo-k halaxe bizar lama batekin sakelak eta larruzakuak urratzen zituzten eta ebasten.

        Gaurko egunetan trenetan egiten da. Pariseko metroian zakuak ebasteko hedeak lama batekin mozten dira. Jakintsuagoek bi antza badituzte. Andere pollit batzuek gizon "gehitu" bat begistatzen dute eta ezagutzen bistala andrekari denetz. Begi goxoak egiten diozkate gero lephora jauzteko musuka "Fernand aspaldikoa" erranaz. Gizona lilluratua da andere eder hori besoetan. Fernand ez dela deitzen, erraitera ausartzen deneko, gizonaren lepoarekin okupatua ez zen esku arhina sakelan sarthu da eta moltsa hartu.

        Gizonek bertze methodu bat erabilli dezakete. Gizon hain hainitzek biktima baino mina hobea, iduri zintzoagoa baitute. Estazione bat hurbiltzen denean, behatu norbaitek bere moltsa atheratzen ez duenetz. Gizonari moltsa eskutik hartzen deraukozu "Ohoina nere moltsa da!" Trenean dauden jendeek dudatuko dute eta ez igituko. Artean trena estazionean sartzen delarik, jauzten zira kanpora. Kolpu hortarako begi ona eduki behar da, atheen zabaltzea ezagutu, jende asko inguruan eduki eta estazionea hautatu.

(Jarraikitzeko)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.