Gauza reserbatuak
Hona zer dion Caro Barojak "Los Vascos" bere liburu ederrean: Pero desde el aldeano que en un momento de expansión báquica hace algún verso anticlerical o satírico (no faltan en la literatura popular de nuestro país) hasta el cismático hereje reformador hay una buena distancia.
Todavía en el siglo XVII Pierre de Lancre asegura que en el país vasco-francés pasaba lo mismo. La cantidad de hijos de eclesiásticos que había en Guipúzcoa en la primera mitad del siglo XVI planteó serios problemas en sus autoridades.
Zuberoatik igorri deraukuten khantu berri bat emaiten derauzuegu. Duela bi urthe eginik izan da orduan gerthatu zerbaiten ohoretan. Ke den tokian, sua baita, salbu Cambronne-k aiphatu tokian; entzun nahi duenak entzun dezala.
Arrosa lanthatiak eztizü frütarik,
Maguntzeneko primak eztüke segürik
Nahiz egilten zaikün sainta bat eginik
Aphezaren baatzian jorratzen goizetik.
Gazterik hasi denak hanitx dü ikhasi
Eta jaon erretorak dianin ikhusi
Haorrari katixima diozü irakatsi
Komuniankati landa andretako hezi.
Adin hortan gaztegi, hanitxer bildotxa
Artzain beltzak nahi'tü ahalaz neskatxa
Geroztik etzateko hartü die üsantxa,
Nahiz eztin ezari behin haor espantxa.
Gure artzain beltzaren arma sakratia
Errenbes egiten dük Ixpritü Saintia
Xothilki ürratzen dük birjinitatia
Bena azia eztük früta emailia.
Gurs-eko khanberan egotxirik luak
Ediren dütützienian amoros erhuak
Ene gazte lagünak berri aizokuak
Zertako eztützie photographiatü biak.
Foto zolan bresetak ezariko nütin
Pettareko gaztiak orhitü gitin.
Huna pikarrai gori artzain beltz erhua
Eta ardi ñaphürra haren ohekua.
Huna bi artzain beltzek egai dien bildotsa
Ezpazen lehenaeki hatzaman herexa,
Bigerren mulde gaitzak barreatü saltsa
Orai artzainik gabe dizügü neskatxa.
Mila bederatzü ehün hirütanhogeian
Artzain beltxeen khantoriak hüntü nitian
Phentsatzez bürzagiak holaxe direnian
Aisa erorten girela txipiak mündian.
|