L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-4 (1962-urria) —Hurrengo artikulua




 

 

Hume gaitzen iphuinak

 

        Ofizio ederrena

        Beren eskolak akhabaturik hirur neska gazte Serora nausearen gana doatzi adio erraitera eta eskerrak emaitera.

        — Ea Marie-Geneviève, eskolatik joaitean zer egingei duzu?

        — Andere serora hainbeste mixeria eta min bada munduan. Medikuntza ikhasiko dut eta herri hurrun eta pobretarat miriku joango.

        — Ederki maitea, ezinago lan ederra, sainta lan bat.

        — Eta zuk Marie-Hélène zer egin nahi duzu?

        — Nik Andere, senhar hon bat ediren nahi dut. Haur asko, hume hainitz izanen ditugu.

        — Ezinago lan ederra, Ama Birjinak hala egin zuen.

        — Eta zu Glagys?

        — Ni prostituta andere serora.

        — Zer?

        — Prostituta.

        — A! protestant konprenitu nuen!

 

        Mirakuillua (milagroa)

        — Zer da John mirakuillua.

        — Jaun Pastora, eztakit.

        — Erran baneza gauaz eguzkiak argitzen duela?

        — Orduan argizagia edo ilhargia da, ez eguzkia.

        — Bainan nik ba diot iguzkia dela, ez ilhargia.

        — Gezurra lizateke Jauna.

        — Pastor jaunak ez du gezurrik erraiten John.

        — Orduan edaten du sobera.

 

        Konzilioko hirur Aita

        Erromako hiria gaindi hirur Aita badabiltza. Hirurek batean beren huraz-arhintzeko beharrunea sentitzen dute. Kafeteria batetan sartzea deliberatzen dute. Xokhoak non diren galdeturik, lehena komunera joaiten da, eta bere zera eginik sala nausian sartzen denean jendeak oro irriz eta parrez ari ikhusten ditu.

        Bigarren Aita eta hirurgarrena txandaka, aldika joaiten dira. Aita bat irri horrek arrenkuraturik barmanari zuzentzen zaio.

        — Zergatik jendeak irri egiten du?

        — Zokhoan den Brigitte Bardot-en portreta gatik.

        — Bai eta zer? Brigitte Bardot larru gorrian, aihenosto batez beztiturik agertzen delakotz? eta gero?

        — Gero aihen ostoa, mahats ostoa altxatzen duen bakhoitzak kafeterian argi gorri bat phizten du.

 

        Elephantearena

        Elephante ama bat behin hurbil erhotu zen. Beharri zuloan euli bat sarthu zitzaion eta handik ezin athera, burrunbaz eta kilikaz, basa-ehizea errabierazten zuen.

        Orduan txori txiki bat zuhaitz batetik jausten da; beharrian sarthurik eulia jaten txoria beharri "ostoaren" petik jalgitzean elephante amak dio.

        — Exkerrik asko txori txikia. Erhotzetik salbatu naizu. Ez dakit nola zure laguntza saritu nezakean. Nahi duzuna eskatu egidazut, emango derauzut.

        — Elephante anderea —zure senharra hurrun dagoeno— zurekin zerthu nahi nuke.

        — O txori txikia "zertzea" bekhatu da.

        — Behingoa gatik ez da bekhatu.

        Txoria jauzika, saltoka Elephantearen bizkarrean plantatzen delarik, tanpaz koko intzaur handi bat elephantearen buru gainera erortzen da, "andereari" orrua bat eginerazten deraukolarik. Txoria gibeletik buru gainera doha eta galdetzen: —min egin ahal derauzut?

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.