L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-5 (1963-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Euskaldun itsusia

 

D. Peillen

 

"Eskualdunak, herri txiki bat, mintzaire txiki bat hiltzera doatzinak. Nazione hori bere ondokoetan biziko da, bainan Frantses, Español, Argentino bezala; haren hizkuntza, haren mintzaia deuseztatuko da ezen osoki ahazturik izatea da gramatikalari batzuen argumentu, jakintsun batzuen thesistarako zerbitzatzea eta berritan hiltzea da obra nagusirik eman gabe galtzea".

(En France, Onésime Reclus, 1887)

 

Berterretche izeneko jaun bat, Bordele-ko radio-ian berriketari Luhosoa aldean ibilli da, Portuges langillen kontrabandua nola igaraiten zen jakiteko. RTF France I delakoak eguerdi batez entzun arazi du, frantsesezko mintzaldi bat kontrabandista batekin:

        — Euskaldun zira eta euskaldunak fededun dira. Kontrabandoz pasatzen dituzuten langilleek arima bat badute eta personalitate bat. Nolaz khiristiño izanki arima hori eta nortasun hori mesperetxatzen ahal dituzute hainbertze?

        — Guk egiten duguna ta nik egiten dudana da gizoneri mugaren pasaeraztea; gero aintzinetik edo gibeletik gertatzen ahal direnez ez dugu ez axolik ez antsiarik. Guk ja ez ditugu behar baino haboro beren hontasunez gabetzen. Badakizu guretzat oihal pheza bat edo portuges bat pasatzea bardin zaiku.

        (Huna orhoit dudan bezala gora behera, hitzketa jakingarria.)

 

Igeldo-ren itxura hau ez genezake gure euskalzaleen lanetan ediren:

        Igeldo-ra jautsi nintzan. Herri pobre ezinago pobrea da. Errumes etxe zikhin batzu, beren zurezko galeriak erdi eroriak eta han zintzilik zarpa zarrak, ollo batzu baratze legor eta utsal batzuetan ibilki. Bilo latzezko hamar bat astotxo soro txar batean hetsirik. Sudurra aphal lurrari so zerbait belhar zothal marruskatzeko badenez jakiteko. Traza txarrean zeuden. Hume zarphail bat onutsik korrale batetik agerturik phertika eskuan oihuz hasi zen, astotalde trixte hori beste belhardi utsal batera basaki ohiltuz.

        Españolak aberentzat urrikalmenik gabe dira. Zenbat aldiz mugako herriak bisitatzean ez ditut zaldi, mando eta astoak zurratzen, astintzen ikhusi. Sekulan ez da bat beren zama arhintzen entseiatzen, ez eta kargak hobekiago ezartzen zauriak eta neke sobrak eskusatzeko. Araben, moruen egonaldiaren ondorio populu hortan krudeltasun fontsak irauten du.

 

Alzate herriaz.

        Alzateko herria. Dena frango mixerable, txabola zahar erorkor tanda bat. Haurrak nasaiki, zarphail, lohian onutsik. Populu hori eiki, berheiziki ezaxola da. Eguzkiari bizkar pipatzen besoak khurutze egoiten da, baina ez zaio gogora ethorriko teillatuko teila baten khanbiatzea edo erreka baten desbidetzea bere larreaz belhardi bat egiteko.

(Un coin de Pays Basque, Charles de la Paquerie)

 

Basquiner (erroa Basque, herri izena). Lehenago inkantatzea (diotenez, sorgintza edo belhagilegoara hainitz euskaldun emanak zirelakotz, hala erraiten zen).

        — Nouveau Larousse Illustré du XIXème siècle.

 

ESPAÑAKO aitor semeek zoiñen gora edükiten tien beren izenak; orok dakiena da. Holakobat jin zen aldi batez Hendaia herrila gaiaz errege bezain nuble, katoliko Aita Saintia bezala, eta Job bezain esteiari eskele. Joiten dü ostatüko bortha; bena ostalerra lo zelakoz lüzaz haidürü egon behar ükhen zian. Azkenekoz ostalera jeikiten da eta leihoala agertzen erraiten dialarik:

        — Nur da hor?

        — Ni nüzü, bestiak arrapostü, Don Juan Pedro Hernández Rodríguez de Villanueva, conde de Malafra, caballero de Santiago y de Alcántara.

        Ostalerrak izen tarrapata horren entzütez erraiten dero españulari.

        — Untsa nahi gabetarik erran behar deizüt, eztit ene etxen aski khanbera hainbeste jenterentako.

        Erraiteareki leihoa zerra eta ützüli zen oherat.

(Ziberuko Egünaria 1901 gerren urtheko)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.