L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-5 (1963-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Aholku batzu zure lagun protsimua ebasteko

(edo nola lagun urkoa estutzen zaitun)

 

D. Peillen

 

Kharrika lapurra edo kale lapurra, gangster txikia da. Gaizkigile mota hori jendeari jaukitzen da, viktima zoko batean kalitzez, bortxaz edukiz, joitez, astinduz, eta batzuetan hiltzez. Gauazko lapurketen artean suberte naosia da.

        Laphurrak utz eta goazen arrobazaleen bisitatzera, lauzpabortz tanda berheiz gintzake. Zonbaitek etxeak ezagutzen dituzte eta argizaiez (ezkoz) hartu giltz markekin, basa-giltzak egiten. Giltzdunez kanpo, leihokariak badira, hainbertze phena hartu gabe Romeo-ren gisa leioetatik sartzen dira. Beren buruak kako, soka eta zurubiz lagunduz. Horiek ere gehienetan etxe hutsetan sartzen.

        Morollo, giltzarrapo, giltz-zuloen markak ezin hartuz edo leihoak ontsa juntatu eta ongi hetsiak direnean, beste espezialista zonbaitek borthak bortxatzen dituzte: athehausleak dira; eta lan horren egiteko palanka eta aligetaz zerbitzatzen dira.

        Orai denda edo botiga baten arrobatzeko bi xixtema baditutzu. Egunaz gazte batek, txipi batek, bere burua botigaren barnean zoko batean gordatzen du. Gauaz kukuak kanpoan daoden laguneri baliozko salgeiak, leiho batetik igaraiten ditu. Hainitzetan, maiz, botigako jabeek barrenean utzi giltzez baliatzen ahal da eta aizinara (astiroki) bere arrobatzea egiten ahal du.

        Askoek, hainitzek botigaren aitzinia hausten dute, hotsaz eta zarataz arrenguratu gabe, eta aitzine hortan daoden erakusteko salgeiak eramaiten, gero ahal bezain laister ezkapatzeko. Baldin dendaren edo botigaren erakus-tokiaren gainetik burdin-kortina bat ba-da, suzko txaramelarekin ebakitzen dute: botiga hausleak ditutzu.

        Hainitzek itsuka arrobatzen dute, esnekariaren kolpu famatua eginaz. Goizean jende txikia edo neskatoak esneka eta kasetaren erostera jausten direlarik beren athea zabalik uzten dute; norbait orduan sar leiteke eta nahikoa, aski laster baldin bada hatzaman ahalak oro eramaiten ahal ditu.

        Arrobazaleak utzirik ebasle txipiagoetarat pasatuko gira. Ebastea aisena, errezena da, buru sothila eta zango laisterrak lagun egunaz ebasten ahal da. Saltzalea bertze aldera so dagonean eskua luzatzen da eta ebatsia zorro edo boltsa batetan sartzen. Anderek gona dobleak badituzte; hortakotz magasin handietan, haur-esperantzan iduri duten andere guzieri ez dira fidatzen.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.