L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Kandela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Kandela-1 (1983-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Literaturaren lantze intentsiboaz

 

Manu Lopez

 

        Zerbait idaztean, bere lana atal literario batetan kokatzen duen pertsona idazlea dugu. Honek, nahi ta nahi ez, karga ideologiko bat isurtzen du bere idazkietan: beti «zertarako» bat idazten da, «norbaitek irakur dezan» hutsa izan arren. Horrela, artearen beste arlo bat betetzen da. Eta hona non datorren koxka: idaztearen artea ezin da besteen parean jarri, hemen elementuak edonolako papera eta lapitz motza izan baititezke soil-soilik. Kanpotik ikusita idaztea (eta idaztearen bidez maila artistikoa lortzea) edonoren eskuetan dagoela pentsa diteke baldarki: pertsona guztiek ez dakite pianoa jotzen, ez dira ere paisaje miresgarririk egiteko gai, ezta etxe dotorerik eraikitzeko; baina mundu guztiak egin dezakeena pentsatzea da.

        Nahiko mentalitate hedatu honen ondorioz hainbat jendek, batzutan mesprezuagatik, bestetan bekaizkeria hutsagatik, lan hoiek saihesten ditu, besteek idazten dutenaren kontrako jarrera hartuz. (Salbuespen bakartzat «konsagraturik» ditugun idazleena har diteke).

        Egungo literatur-sormen berriaren problema, gauza berrien eta hauek idazten dituztenen aldeko interes edo ardura urrian oinarritzen da.

        Jakina, edonork idatz lezake papera aurrean duela. Oztopoak sortzen hasten dira dena ez dela dirudien bezain erreza ikusten denean: idazlearen benetako meritua, pentsaturiko ideia hoiek sotiltasunez, arintasunez eta, are gehiago, jenialtasunez moldatzean datza; hizkuntzaren maila poetikoan kokatuz, hainbat erregistroz baliatuz, hizkuntza berari bizitza emanez.

        Honetarako intuizio hutsa (inoiz alderatzen ez dudana) ez da nahikoa. Oso prestakuntza sendo ta serioa da beharrezkoa, kritikarako gaitasuna eta, azken batetan, literatura diziplinaz hartzea.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.