J. Iñaki
Lasa
Aitor egin dezadan
Ez dut ezertxo ere estutzen;
ene gorputza oratzen dut
edo gorpua.
Hori bai.
Euriari ba dinotson bezala
betseinen aurrean,
zure begiraden izuor.
Neugan daukazun gelditasuna,
baretasun agerikoaren aitzinean,
joan doazen urteen uraz
sortu dut
ene barrutia.
Ene harrokeriarentzat eraikitako
deabruzko inguru hau.
Eta beldur naiz arrailduko zaizkidan.
Eta jabe bilakatu naiz.
Neure irudi eta eitera
sortu dudan ororen jaun.
Baina ikara naiz suntsituko zaizkidan,
eta ezerezean aldatuko;
nekazariari uzta,
eme huts
aro gaizkinetan gisa
Gastaren malura
Beatrizen aita hil da; eta azken hitza
jazarri diote hilarrian.
Era postumoz jaiotza has dakion. Bizirik
dirauela frogatzen duen epitafioa:
Nor
eseriren da?
Nork
oratu, nork hertsiren ditu
ene
alboan eskua, betazalak?
Nork
eginen du marmar?
Nor
oroitu ene egun haundian?
Beatrizen aita hil zait; eta,
Bihotzean min dut, min etsia,
negar ixila darion mina,
Lizardizko bihotz hontan.
Ai ene! Adolfo
(Azken hasperena)
Aire gihartsu hau;
ai ene!
ingurune neurea.
Kaleko argiontziek,
orok dakite.
Orok,
zirri-zorro egoteko
zer egin.
(Azken
laztanaren nigarra, dastatu aurretik
barkatu
zintudan, Casta)
Castaren meditazionea
(Ez
dakit zergaitik idazten dudan.
ezta
zertarako ere).
Izpi diztirak nigan
itzaleko errauts bilakatzean,
Fatalismoaren aurka?
Lokamutsen arerio izateagaitik?
(CONCUPISTENTIA)???
Ez
dakit.
Agian, biziroago hestutzearren.
Oxala zugaitik!
*
* *
(Zeinen era ilunez
dirakidan.
Eta zeinen ixilez
hilargi gau argitan
lili zimel bailitz.
izpi eza den
arima neureak).
|