Nahaspila
Jarauta ta Deskalzos Band
"Probintzia Amejoratua" honetan gauza bitxiak gertzatzen ez direnik inork ezin du uko. Bestela nola adieraz liteke Etxalarren gertatutakoa.
Baztan, euskalduna dela denek dakigu, ez osorik! bai sektore inportante bat. Eta euskaldunak izanik, hango biztanleek euskal telebista ikusi nahi izatea normaltzat jo genezake. Ba ez! Eta agerbide bezala, Etxalarkoa. Auzoko eta zenbait erakunde herrikoien eraginez, udaletxeari proposatzen zaio euskal telebista ikusteko beharrezkoa den antena kokatzea, 150.000, pt. kosto osoa izanik. Alkatea eta kontzejal batzuk, ezetz. Beste kontzejalek, Herri taldea, baietz; eta ezetzaren aldekoak maioria direnez gero...
Itxialdi honen arrazoiak? Puff, auskalo. Dena dela, burua bere lekuan dutenak bildurik, beraiexek ordaintzea erabakitzen dute. Txalogarria, hauen portaera. Besteena, hitzik gabe.
"Radio Paraiso" eta "Eguzki Irratia" bi irrati libre gustora entzuten genuen mordoska bat baginen Iruñan.
Pertsonala izorratzeko beharrak eragina, turnokoak itxiarazi dizkigu.. Kaka, pixa, kaka.
Aingeru Irigarai zenaren besaulkia utsik ez uzteko Euskaltzaindiak Pello Salabururen ipurdiaz betetzoko kidezain hautatu egin du.
Arizkundar honen euskara eta lingüistikari buruzko lanak aunitz dira, guztiz interesgarriak gainera. Bat edo beste aipatzeagatik: Baztango euskalkiaz, Fonetika eta Fonologia, Ikaslearen esku gramatika, Chomsky-ren teoriaz eta abar... Zorionak, Pello.
Hau da la osti! Ba dugu Iruñean, beste euskal aldizkari berri bat "La Hospita dok" deitzen dena. Hizkuntza eskolako ikasleek egiten dute artesanal modura. KORROK-etik, eupatzen zaituztegu. Hasierak latzak ba dira ere, merezi du.
"Ureztatzen ez den landarea, zimeltzen bait da"... Aita Balagerren esana onesten eta betetzen...
1.984. martxoaren 10-ean "Navarra Hoy"-en "Viva la Literatura" artikuluan ageria. Victor Manuel Arbeloak zioen: "Afortunadamente, hay en Navarra revistas, circulos, tertulias, escritores, obras suficientes que, sean quienes sean sus personajes, no están al servicio no se si pagado o no de ninguna ideologia, de ningin partidismo, que ni siquiera sabe disimularse". (Hitzez hitz hartuta, azpimarkadura berea da) . Jotama utzi gaitu!
Hots: XXI garreneko 2.025 urteko lorila plastiko-usaintsu honetan, NAFARROAk dagoeneko, Gobernurik gabe lasai-motelan jarraitzen du.
Iupi, iupi, Biba San Permin.
"Landabeneko Poligonoan, uralitazko etxola bat hutsik dago.
Arlote madarikatuaren bizitzak eramana, ARTOLAk utzi gaita.
Lagun artean, "Toki"-koak, estelatxo bat jarri nahi omen diote.
Agur, Artola.
|