L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-3 (1984-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Nafarroako Museoa

 

Kaxkamailu

 

        Une honetaz baliatu nahi dut normalki gure eguneroko elkarkizketetan eta gogoetan nahiko bazterturik dagoen gai bati buruz mintzatzeko. Hau da Nafarroako Museoa. Nafarroako Museoaz aritu nahi dut baina zehazkiago gaur egun Museoak duen zuzendaritzari buruz eta azken urte hauetan Opus Dei inguruan mugitzen den zenbait elementuk sortu duen monopolioaz.

        Museoa Nafartarren erakunde publiko bat da eta hori, teoriaz, horrela bada, praktikan ere erakutsi behar da. Publikoa izateak esan nahi du edonork erabil dezakela, ikasketak egiteko, ikerketak edo bakarrik gure Artea ikasteko. Baina honi buruz, izugarrizko desinformazioa dago eta ni ausartuko nintzateke esatera desinformazio hau nahiko xedatsua dela. Gure Museoko erabilpena hau murritza izateak egunerokotasunean tristea den errealitate batetara eraman du: Museoa beti hutsik dago. Eta hau diot jakinez ikusle edo bisitante badituela baina hauek oso gutxi izaten dira eta gainera hiru talde berezietan bana daitezke: beren irakasleen laguntzaz dihoazten ikasle taldeak (eta kontutan izan ikasle hauentzat Museoa bisitatzea klase bat ematea dela), Iruñan inoiz turistaren bat dagoenean, berau, eta azkenik zenbait famili igandeetan paseatzen ibili ondoren, Goyaren koadroa edo Arabeen arketa ikustera animatzen direnak.

        Hau dena, lehen esan dudan bezala, plangintza eta informazio ezaren ondorioa da. Dadirudi Museoko zuzendaritza arduratu edo kezkatuago dagoela erakunde publiko hau beraien helburu pertsonaletarako erabiltzean (hau da, liburuak argitaratzea, ikerketak edo tesiak egitean) Museo honek benetan Artearen ezagupen eta zabalkunderako tresna bat izan dadin behar duen entidadea ematean baino.

        Datu bat: oso iruñatar gutxik ezagutzen du Museoan dagoen liburutegia. Eta askoz gutxiagok badakite liburutegi hau irekia dagoela goizetan eta Nafarroako edo Munduko arteaz irakurri edo ikasi nahi duen guztiak erabili beharko luke.

        Liburutegia txikia da baina liburu asko ditu eta onak. Oso pertsona gutxi joaten dira eta gehienak Nafarroako Unibertsitateko ikasleak dira, hauek bait dakite liburutegi honen berri. Gainontzeko nafartar ikasleek ez omen dugu betetzen behar diren errekisitoak liburutegi hau erabiltzeko eskubidea izateko.

        Nafarroako Museoaren jestio txarraren inguruan bertze gai ere badira. Aipatu bakarrik egiten dut zeren aski garbi baitdago Museo Honetan Euskara Erromanizazio garaiko hilobi batetan dauden iskripzio batzuetan besterik ikusten ahal da.

        Bertze aldetik ere esan behar da zenbait obra edo artelan oso gaizki tratatuak izan direla eta batzuk erabat estropeatu egin dira kanpoan denbora asko egon direlako eta abar.

        Baina honetaz ez dut gehiago hitz eginen eta hobe da zuek ikustea eta Museo aldera bisitatxo bat egiten baduzue zuen begiz ikusiko duzue.

        Bukatzeko, eskaera bat egin nahi dut gure Museoa leku publiko bat izan dadin, gure kultur eta artearen zabalkunderako. Elite baten txokoa ez bihurtzeko eta batipat Opus Deiko Unibertsitatearen Arte departamentuordekoa izan ez dadin.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.