Korroktegia
El Zorrok Enmascarado
Duela hiru ale plazaratu ginela eta hara non, begi hertsireki batez, KORROKaren izena mundiala dugu. "Los KORROK del estado" ez dira Bolsa eta bolsinetan oraindikan kotizatzen, baina... garaiari erne!
Egun gutxitan (honek frogatzen digu berriro marketing delakoaren indarra) KORROK-estiloa hedatu eta sendotu zaigu, hainbat jokabide sozialak mamituz.
KORROKzaleok, urrutitik bereizten gara. Aldizkariaren "glamour" eta "charmante" dela medio. Gautxori amorratuak, ni ezik, izargabeko parrandetan gure aura partikularrak dirdiratzen du (aura astral eta ez "Ahura" Erriberako ahozkapenaz).
KORROK-ek izaera inprimatzen du ere argot berria sortaraziz. KORROK modaren eraginez euskal-erdal hiztegiek jasan duten hitz berrien moldaketa galanta izan da. Oso erabilpen arrunta lortu dute kaletarren tartean. Ondoko zerrenda hori, diodanaren lekuko:
KORROKOLARI Besapean KORROK edukirik footing-ean aritzen den kirolaria.
KORROK DE LA PATATA Umeengan idazaletasunaren adizioa sortzeko asmatu dugun haur-jolasa (guraso progeentzat salgai dugu metodoa, liburu eta kaseta)
PORROK EGIN Papelinak agortu eta kanutoa liatzeko KORROK-aren orrialdeaz baliatzea. Literatur ametsetan murgilduko haizela garantizatua.
KORROCK BARRIKADAkoek jotzerakoan ateratzen duten zarata jasanezina. Adibidez: "Esto es una noche de KORROCK & ROLL". (Laguna hil bazaizue ere, gora bihotzak!)
KORROKLOK Hots onomatopeikoa, KORROK astindu ta gero entzuten dena.
KORROK Y CUENTA NUEVA Ez badakizu non sartu zure dirua, gure kontu-zenbakia 12349/jk/guof/(9) Lankide Aurrezki Kutxan.
KORROSKO Mutiko bizkorra. Mingain pozointsuen kontra edonon gure alde jotzen duen pertsona.
KURRUSKO Literaturaz gosetiarentzat aldizkari gogorrarik ez.
KORROK ARMATUA Pazientziaz armatuok KORROK argitaratzeko egin behar dugun borroka.
KORROK - PORROT Gerokoak gero, agorero hori!
KORROKILA KORROK-aren defentsarako tresna. Zain ditzagun gure potroak!
KORROT Hainbat irakurlek gurekiko duen maitasuna.
KORRON Aldizkaria debalde jasotzeaz gain kexatzen den nazkagarri hori.
KORRONKA KORROK irakurtzearen ondorio terapeutikoa.
KORROKUSKLAN (K.K.K) Idazle konsakratuen "negreroen" kontra aritzen den talde justiziero eta ankerra.
KORROKOKO PALOMA (Ai, ai, ai) Ruperez Ordorikak dedikatu digun azken kantaren hitza.
KORROKSIBO Borandaterik ez zaigu falta.
KOROTZ Momentuz gure aldizkaria omen dena (benetako kaka) baino ez hainbesterako.
KORROKON Idatz-zaborraz elikatzen den aldizkaria. SUSA-koek gustora jango zuten arraina.
KORRON-KORRON Txerri nafartarrak egiten duen soinuaren onomatopeia.
KORROKTZAINDIA Subliteratura egiten dutenen babes eta aterpe antolatua.
KORRIKO-MALDIKO Gu defendatzeko Iruñean sortutako soziedade bitxia.
|