KORROK aldizkariak, bere obra handitu nahi duenez, sari berezi bat antolatu du:
puntos aitor
Bai, Aitor berau, euskaldun guztien protoarbasoa, superaintzineko vasco guztien aita izpirituala, Amagoiarekin elkartuz Amaia eta Asier mundura ekarri zituena.
Aitor, euskaldun on guztien arima amaigabeko oihan berdetara eramaten duena, Aitor, edozein euskaldun zintzori lasaitasun eta bake eternua segurtatzen diona, Aitor, maketo eta mantxurrianoen azotea.
sariaren oinarriak
Orain, KORROK-aren eskutik, "PUNTOS AITOR" saria NAFARROAKO IKASLE GUZTIEN ARTEAN banatuko zaio bihilabetetan behin, Aitorren begientzat ikaslerik zintzo, trebe, iustu, sendo, zindo eta zuzenen izandakoari. Saria izpirituala da erabat; "500 PUNTOS AITOR". Jakina denez, 1.000 puntu edo gehiago lortzen duenak segurtatua du BESTE MUNDUKO EUSKAL OIHAN BERDETARA pasatzeko eskubidea.
saria banatzeko erabiltzen den prozedura
Nafarroan zehar milaka sakabanaturik dauden ikasleen artean onena zein den jakitea ez da horren erraza. Irakasle-sare fin batek laguntzen digu eginbehar astun honetan, zeina Nafarroako euskaltegi eta eskola guztietan hedatua baita. Horiek ekarritako izenen artean guk, KORROKerook, Aitorren ministro bihurturik, erabakitzen dugu bat, meriturik handien duenarena, hain zuzen.
Gure juizioan ez konfunditzeko, gainera, izen hau pasatzen zaio Euskal Troika Sainduari, zeina astero Aitor berberarekin biltzen baita, eta Troika honek ematen du azkeneko erabakia. Troika honen partaideak P. Laffitte P. Villasante eta P. Satrustegi dira.
Laguntzaile guzti hauei esker beroenak, haiek gabe ez baitzen antolaketa hau posible izango.
Eta ondoko orrian duzue zein den gure lehenbiziko "PUNTOS AITOR" sariaren irabazlea.
* * *
IZENA: TXUMA ALTABLE ETXARTE
ADINA: 24
OGIBIDEA: OPOSITOR
MAILA: 4°
IKASTETXEA: C.I.E.
HOBBYAK: Emakumeak eta tennis
ZIBIL EGOERA: Libre, konpromisorik gabe (oraindik)
IRAKURRI DUZUN AZKEN LIBURUA: "La Rosa" Ecorena. Neretzat ona nahiz eta apaizeei buruz izan.
PELIKULA BAT: "Expreso de media noche"
ZER JAZTEN DUZU LO EGITERA JOATEAN: Hori depende. Udan ezer ez eta neguan bai, kamiseta eta kaltzonzillos abanderado.
ZEIN DA NAHIAGO DUZUN ANTISORGAILUA: Niri ez zait gustatzen nere parte inportanteenetan deus ere ipini.
ESALDI BAT: "Edozein egoeratan izan behar duzu zu zeu"
EDARIA: GIN-KAS
OTAN-I BURUZKO ERITZIA: Aurka nago
DEL BURGO: Hobe litzateke Del Burgo bere etxera joango balitz
AZKENEKO HITZA: Hau egia bazan sar nadila kalabazan eta hala ez bazan atera nadila Vitoriko plazan.
|