L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-6 / Karlismoa hil da, biba Postkarlismoa (1985) —Hurrengo artikulua




 

 

—Karlismoa hil da... biba post-karlismoa—

 

Zirikadak!!

 

Ipurterre

 

Politika ezinezkoa posible bihurtzean eta esan-entzuteko ahalmenenean oinarritzen zela uste genuenok sorpresa handia jaso dugu egun hauetan, Gereñoren hitzak irakurtzerakoan. Katalunian egon omen zen eta konparatzen zituen hemengo eta hango giroak, hau esanez: "politikaz gu goaz aurretik; baina hizkuntza eta kultur arazoetan zerbait irakats diezaigukete". Beraz, politikaz gu goaz aurretik. Gero segitzen du eleketan, Bilbon antolatzen dituen euskal afariak direla gaia eta hau gaineratzen du: "Lehenbiziko afarian, afalostean, nik hartu nuen hitza, eta mahaikide guztiei esan nien lelehengoa hau da; Mesedez, gai politikoak hemen ez erabili, bestela pikutura doaz afari hauek, Euskal Herrian dagoen krispazioarekin, bat hasten bada gai politikoaz, berehala hasten da nahastea". Beraz, politikan gu goaz aurretik. Hain aurrean non inori okurritzen bazaio horretaz hitzegitea, berehala hasten bait dira ostikoak. Aurrerapen kuriosoa, alajainkoa!

 

Nafarroan dugun apaizik ospetsuena, V.M. Arbeloa entzutetsua, hain zuzen, liluratzen gaitu ahoa irekitzen duen bakoitzean. Hona hemen azkenetariko bat: "Hace mucho tiempo el PSOE era partidario de integrar Navarra en el País Vasco, pero esto se ha rectificado y los socialistas han reconocido que se equivocaron, porque no conocían bien las circunstancias históricas y sociológicas del Pueblo Navarro". Arbeloarentzat, itxuraz, 6 urte dira "hace mucho tiempo". Garai hori baino lehenago izan zuten denbora luzea, ordea, ez zitzaien aski izan sozialistei "las circunstancias históricas y sociológicas del Pueblo Navarro"z jabetzeko. Tamaina honetako astakeriak balioko zuen edozein parlamentuko presidentearen ospea kentzeko, entzutea gal erazteko. Baina hemen ez. Ez atzendu, ordea postkarlismoaren garaian gaudela. Hor dago koxka.

 

Apaiza maitagarriarekin segitzen dugu. 1.984-X-29an, ustekabean, ekolojiaren alde agertzen da. "En la actual Asamblea Parlamentaria del Consejo de Europa se sienta a mis espaldas un amable y activo diputado 'verde' alemán, uno de los 27 diputados que entraron en año pasado en Bonn". Hurkotasun fisikoak sentikor bihurtu omen du gure Victor Manu. Eta, "Pero la verdad es que hoy en día la imaginación, el humor, la sensibilidad, la audacia y un sentido profundo de respeto y de amor al hombre concreto viven y conviven holgadamente en el movimiento ecologista". Batek ez du zalantzan jartzen bere sentimentuen qardentasun, eqitasun eta fede ona. Baina nola daiteke orduan Nafarroa izatea "Reserva Natural" delakoa ez duen probintzia bakarrenetarikoa? Nola daiteke Bergarako Sotoan edo Belagoan gertatzen diren bezalako gauzak gertatzea? Galderak, beti bezala, metatu egiten dira. Beti bezala inork ez digu erantzungo.

        Viktor Manuk jokatzen du onaren papera, ez dago dudarik. Beti honen kezkati, honen sentibera. Castellanoak ere kezkatua du. "Cuándo les van a enseñar a leer y hablar a todos los locutores y oradores que leen y hablan tan mal en este país?" dio, urduri, erderaren etorkizuna dela kausa. "Una jerga anglo-hispano-norteamericana a la hora de pronunciar, que puede derrumbar, más tarde o más temprano, eso que todavía es el castellano o español". Ez dut uste komentario gaineratzeak merezi duenik.

 

Maisu asko dago Nafarroako Parlamentuan. Aginteak hain maisuki ematen dituztenak ezen hau bezalako gauzak entzun bait daitezke: "Preten los botones". Amadeo Marco-ren garaian ere ez zen honen astakeria handirik entzuten.

 

Xabier Aguirrek, EBB-ko bozeramaileak, ez du esne txarrik, ez. "Yo no sé a qué se dedicarían los ex-miembros del PNV en Navarra, pero desde luego a ganar elecciones está claro que no". Orain aldiz, kontratatu duten nomina berriarekin kaskasoil guztien botoa seguratua dute.

 

Barrikada, Euskadiko rock-talderik onena izateaz gain, hau bezalako hitz egokiak paratzen dizkie kantuei:

                "Las lentejuelas brillan demasiado

                ya no alucinas a nadie

                alguien te mima

                estaba equivocao

                tu rollo es puro montaje".

        Bat baino gehiagori aplika dakioke estribilo hau.

 

Batek aukera handia izaten du aluzinatzeko eguneroko prentsa irakurriz, gauzarik xumeenetan ere. Iruñako kazeta batek kaleratzen duen asteroko gehigarrian titulu hau irakurri genuen: "PLATOS SENCILLOS, PERO CASI OLVIDADOS". Ia zer nolako plater berezi-ezkutuak ziren ikustera joan eta hauexek; Patatas con chorizo, Alubias rojas de Tolosa, Tortilla de Bacalao eta Berza. Atzendu zitzaion arraultze frijitua. Zin egiten dut ez dela asmazio bat.

 

Pasa den asteburuan Arturo Kanpioni buruzko ekitaldia izan zen Iruñean. Carlos Claveriak azaldu zuenez, "Arturo Campion pagaba sus recibos al Napar Buru Batzar, era nacionalista y estaba vinculado a él". Ez zuen zehaztu ordea "ofiziafista"ren edo Garaikoetxearen aldekoa ote zen.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.