Musika eta negarrezko garaiak ziren
Joakin Balentzia
Musika eta negarrezko garaiak ziren
katu bat zelatan bezala.
Itxadotezko urteak ziren
emakumeak ez direnekotan erraz eskaintzen,
pinuak amorratzen haizez hutsak direlako
sustraiak finkatzeko.
Haurren begiak jadanik ez ziren hain errugabeak
batzuk sinetsi erazi gaituen moduan.
Suntsidura orokorra erabat zigorgabetasunez iragartzen zuten,
geroxeago iragarpen pornografikoak
likiskeriarik haundiena estaltzen zuen bitartean.
Eurizko ilunabarrak ziren
oinek aurkitu zituztenekotan beren jabeak
bidetako lengoaia mutuan.
Kristala konkaboek zozokeri dominatzailea
fidelki erakusten zuten;
itxadoten eserita egotea zela eta,
denborak bizia errukigabeki irensten zuen bitartean.
Miseriaren lagunek itzalei agur egiten zieten maitekiro,
txoriek disimulatu nahi zutenekotan
bere aintzinako jatorria.
Oso gutxik aitortu nahi zuten zeru gorri bat zen,
gau hurbilak barbareriaren bukaera markatzen duenekotan
eta hala ere nahitaez hilko direnen dantza
eta parranda ez dira gelditzen.
Aurpegi anonimoek seinalatzen zituzten oso helburu zehatzak,
aspaldidanik zaldi harrapaladek bisitaturiko tokiak.
Zelai zabalak ziren jendetzen batzarrerentzako asmatuak,
arratoiak sakailaturik eta izurria
oroitzapen huts bat denekotan bakarrik.
Buruek aurkitzen dute babesleku bat
berezko pentsamenduarentzako bakardade bitxian.
Kantu latz, lasai eta mehatxagarrirentzako ziren garaiak,
hesturiko sorbaldak bezala dominatzen gaituen zoriontasuna
jasateko prest.
|