L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-8 (1985-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Zure adiskideari

 

Txiki Idoate

 

Arantzak elorritik begiratzen dizu

karakterizatzen duen farrearekin

dohatsu zara

 

Errekaren doinuak laztantzen zaituelarik

gaua ailegatuko da

Arantzarekin batera

eta besarkatuko zaitu

 

Arantza besotartean daukazu

                                   zaitu

norbait pasa liteke

Non da Arantza?

farrez oraindik elorritik

 

begira

izanen duzu

 

Ez zaiozu deus esan!

joanen da

eta

bakardadea utziko dizu lagun

                  egin ezazu far

                  bere aldean jar

                  izanen zarete txingar

                  ahaztuko duzue negar

 

Arantzak zure besotarteko elorritik

begiratuko dizu

Arantza zuria

            bizia

            irria

lagun bakartia

Eta mun emanen dizunean

agurrarena

ikusiko duzu

Arantza berriz bere elorrian farrez

eta

sasia bihurtuko zara

1985-10-10

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.