L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-9 (1987) —Hurrengo artikulua




 

 

Hiru Une

 

Kapi

 

(1) Hitz hautsiak

 

hats aa urpe gibel txapoli

taes ku aki leur ratuak

ezpaini dorr akbe gig

el dia ke ror i a k

peko sa bur uko pun

           ttatik     pun

taha unitzkogor

putz

oso

akigurtz ii

rristuki li katu dantza era

zihus tubustine

katue talot

anhega

 

tu

 

 

 

(2) Itsasora bidean

 

amodioz erantzi

bihotz bilutsia

itsasora bidean

katea hautsia

 

zintzilik utzi ditu

zalantzak ortzean

itsasora bidean

txalanta beltzean

 

ametsetan ari da

gogo solasean

itsasora bidean

uren konpasean

 

iragana jadanik

beldurren aroa

itsasora bidean

neskatxa badoa.

 

 

 

(3) horra, hor, horra hor !!!*

 

San Nicolastik Navarreriara pasabidean txikiteroek zapaltzen dute kupidarik gabe

atso-agureek bataila latzean dihardute eguzkitako aulkia lortzearren makuluak xut

erosketak egitera etorri omen aldeanoak biolatzen du behin eta berriz komunaren bila

           Plaza del Castillo ardoaakaso goitikabotatakoafrango sexuzukurikapenas Sanferminak uztailero

           treintayseisean kapelo gorriz bete zen erreketeak uztailak hemeretzi hilak zenbat?

putakume sobera lehen orain beren ama deliziosoak Estafetarakoan cuánto?

 

Abertzalerik zaleenak traidore bihurtu nola! pezetak bota dizkiete

españolista epel aunitz etar sutsu oi Kafka! metamorfosia Casino Españoleko

bezero nostalgikoak agur Mussolini postmodernoak sortu zuek errun arraultzetatik

           PlazadelCastillo batzokia ere kendu digu peneube light batek

           Hotel dekadenteak bankuetxe bihurtuko agudo alde hortik Hemingway

Txokon bermuta hartzen ari diren funtzionariek zure izterrak deboratzen dituzte maitia

 

Kioskoa indarrez bereganatu dute etxerik gabeek eta beren armak erakutsi lotsa

gabeki zerbeza litroko botilan apez bat pasatu da korrok! usoak konplize gainera

zimentu tartean belarra azkenean aurkitu baitute pasa kanutoa

           PlazadelCastillo pankartaz bete da jende-alde izugarria ukabilak gora

           neguko palazioa hau da gurea dio megafonotik inork ez dio entzun gora!

sirenak ez dira itsasokoak eta leihoak milaka begiz erditu dira

 

* mírala, mírala / regard-le, regard-le

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.