Test pertsonala
Neurtu ezazu zure kulturismoa?
Euskal kulturista on bat al zara?
Kaxkamailu
1. Zenbat urte dituzu?
a) 0-25
b) 26-50
c) 51-...
2. Zein da zure egoera zibila?
a) Ezkondua, ezkongabea, dibortziatua, beste...
b) Apaiza
c) Apaiz-oiha
3. Lagunen arteko afari batetarako ondoko menuen artean, zein aurkeratuko zenuke?
a) Tolosako babarrun gorriak, odolkiak, legatza eta mamia.
b) Mariskoak, arkumea eta etxeko gozokia edo Tarta.
c) Barazkiak, bixigua labean, eta soufflé.
4. Communards hitzak zer dakarzu gogora?
a) Akats ortografikoa, nonbait.
b) 1848. urteko Pariseko iraultza.
c) Ez dakit zer den.
5. Txillardegik esan zuen:
a) Zezenketa ikuskizun espainarra da zezenen jatorria, ordea, Euskadikoa omen da.
b) Zezenketa ikuskizun krudela bada ere, zenbait alditan jaialdi herrikoia da eta gustatzen zait.
c) Zezenketa ikuskizun krudela eta kupidagabekoa da, behin bakarrik egon naiz zezen enparantza batetan.
6. Zer egiten duzu ostiral arratsaldetan?
a) Etxean gelditzen naiz.
b) EGINen azaltzen diren deialdietara joatea gustatzen zait.
c) Lagunekin afaltzera ateratzen naiz.
7. Zer esaten dizu LINDUX hitzak?
a) Edari baten izena.
b) Iparraldeko idazle baten izena.
c) Mendi baten izena.
8. Koldo Mitxelenak esan zuen:
a) Orixe ere joan zaigu har izkutuaren antzera.
b) Orixe joan zitzaigun har izkutuaren antzera.
c) Orixe joan zaigu ere har izkutuaren antzera.
9. Eskuak ez zikintzearren, aurretik hautsa kendu eta gero begira ezazu zure liburutegian. Zenbat liburu dituzu?
a) Metodoak eta guzti ez dira 50ra iristen.
b) 100 baino gehiago ez eta 4 hiztegi.
c) 100 baino gehiago bai eta "Mitxelenaren idazlan hautatuak" ere bai.
10. Nola jaten duzu mamia?
a) Eztia edo azukrea botatzen diot.
b) Eztia edo azukrea botatzen diot baina nahastu gabe.
c) Ez diot ezer botatzen.
11. Eman dezagun bakazioak igarotzeko Euskalerritik urrun dagoen herri batetara joana zarela eta bertako biztanle batzuekin mintzatzen ari zarenean nongoa zaren galdetzen dizutela.
a) Zu espainarra ez zarela garbi uzteko Europako hizkuntz zaharrenaz mintzatzen hasten zara, EGUNON eta AGUR esaten erakusten diezu.
b) Michelin mapa zabaltzen duzu eta garbi garbi adierazten diezu Euskalerria non dagoen, Frantzia eta Espaina estatuen arteko muga bereziki azpimarratuz, arazo politikoa, era berean, azalduz.
c) Adierazten diezu laburki, Espainia estatu haundi bat dela, bertan Euskalerria herri desberdin bat izanik bere hizkuntza eta ohiturak propioak dituela.
12. "Nor da Jon Juaristiren beldur?" eta "Perurenak bere fusila hartu zuen" film hauei buruzko eritzia eman ezazu:
a) Ongi pasa nuen ikusi nituenean, baina ez dut uste horrenbeste arrakasta merezi zutenik.
b) Izugarri onak biak. Oso ongi pasa nuen ikusten eta ondoren sortu ziren eztabaidekin gozatu nuen benetan.
c) Ez zaizkit gustatu: 1goa zikinkeria hutsa iruditu zitzaidan eta bigarrena gogorregia nere sensibilitaterako.
13. Iñaki Perurena harrijasotzaileak zenbateko harria jaso zuen azkeneko saioan?
a) 300 kilotakoa
b) 303
c) 304
14. Nafarroa Oinez, Kilometroak 87, EGIN egunaz eta urtero antolatzen diren hauen antzeko jaialdietara...
a) Joaten naiz beti, oso ongi pasatzen baitut, giroa ezinobea da eta ezagunak agurtzeko aukera ederra duzu.
b) Joaten banaiz ere, boleto guztiak hasieran erosten ditut eta gero saiatzen naiz ahal den jende gutxien agurtzen.
c) Ez naiz joaten. Urtean zehar jaialdi hauetara ez joateko aitzakiak bilatzen ahalegintzen naiz.
15. Eta abestietan nola zabiltza?
a) 10-12 kanta buruz badakizkit ere, oraindik ez ditut "Maitia galde egin zautan" kantaren estrofa guztiak ikasi.
b) 20-25en bat kanta kantatzeko gai nauzue, hauen artean Mikel Laboaren "Bi kate".
c) Kanta horietaz gain, arazorik gabe kanta dezaket "Izarren hautsa" Xabier Leterena.
16. Zer esan nahi dute ondoko sigla hauek?
a) B.E.Z., E.A.B., H.I.E.S.
17. Zure izena:
a) Euskaraz jarri nuen nere N.A.N.ean.
b) Nahiz eta izena euskaratua eduki ez dut aldatu.
c) Euskal izena da, jatorriz.
18. Nolako maiztasunez irakurtzen duzu KORROK aldizkaria.
a) Atera diren zenbaki guztiak erosi eta irakurri ditut.
b) Zenbaki solteak irakurri ditut eta ez osorik.
c) Hauxe da irakurtzen dudan lehenengoa.
ONDORIOAK
1. 45-54 puntu. BIKAINA
2. 44-30 puntu. NAHIKO
3. 18-20 puntu. GUTTIEGI
PUNTUAZIOA
1. a/1 b/3 c/2
2. a/1 b/2 c/3
3. a/3 b/2 c/1
4. a/3 b/1 c/2
5. a/1 b/2 c/3
6. a/2 b/3 c/1
7. a/1 b/2 c/3
8. a/3 b/2 c/1
9. a/1 b/2 c/3
10. a/1 b/2 c/3
11. a/3 b/2 c/1
12. a/2 b/1 c/3
13. a/1 b/2 c/3
14. a/3 b/2 c/1
15. a/1 b/2 c/3
16. a/3, 2, 1, 0.
17. a/3 b/1 c/2
18. a/6 b/2 c/1
|