Ispiluko neskatila gaztea
Isidro Rikarte
Ispilu ixilari,
Eten gabe so ta so,
Neskatila gaztea,
Biluzik gorputz osoz.
Ispilu ixilean,
Jakinmin su ta malko,
Ari da isladatzen,
Biluzik gorputz osoz.
Begi berde gardenak,
Berde ilun edo urdinak,
Kresalaren distirak,
Dei bana bakoitzean.
Bi nahiontzi asetzeke,
Bietan gari-irri bat
Kasik ez zimurtua:
Buztinezko bi bular.
Larru txuri labaina,
Inoiz ez ukitua.
Bertan ezkerraihenek
utzi dute usaina.
Ispilu goikaldean,
Neskatila gazteak
Ikusten du edo amesten
kanpoko itsasoa.
Geldi geldi eta erne
Norbaiten zai legez,
Ari zaio kontatzen
Ametsa maiteminez:
"Bazetorrek.
Bazihoak
Ura alai
Uretara.
Harea hor
Itxaroten,
Urak berriz
Hartuko ote
Hartuko zai.
Zaldun,
Apardun,
Jauskari,
Uhin urdina,
Txuritzen hasia.
Harea dama,
Dama dotore,
Amore emana
Erakarri dik
Zaldun urdina.
Arin Arin
Estali dik
Gure zaldun
Urdinduak,
Aurrerantz txaaap,
Atzera orain.
Zaldun grina
Uretara.
Dama mutu
geratu duk".
"Etor hadi
Eta ez joan
Ene zaldun
Uretara.
Niagok geldi
Esperoan,
Bakardade
Itsasoan".
|