Jainko urdin batentzako eskaintzia
Isidro Rikarte
Behin batean
Ikusi nuen
Kalean zehar
Gizon argia,
Bizarduna edo
Bizarrik gabe,
Ez banago oker.
Behin batean
Antzeman nuen,
Gauaren jabe,
Printzesa iluna,
Malkoduna edo
Malkoduna edo
Begirik gabe,
Ez banago oker
Behin batean
Sentitu nuen,
Loak harturik
Gaztetasuna,
Etsirik edo
Ametsik gabe,
Ez banago oker.
Behin batean
Bilatu nuen
Aritz batengan
Itxaropena,
Hilgarria edo
Bizirik gabe,
Ez banago oker.
Behin batean
Behatu nuen
Herriko plazan
Etorkizuna.
Abiatua zen
Agurtu gabe,
Ez banago oker.
Behin batean
Entzun nahi nuen
Nire herrian
Poetaren bat,
Aho itxia edo
Abotsik gabe,
Ez banago oker.
Behin batean
Farrez zegoen
Jainko urdin bat
Aurkitu nuen,
Afalostean,
Mahai apaina,
Jarraitzaileek
inguratua:
"Maite nauenak
Egin behar dit
Eskaintza orain".
Emagalduak
Eskaini zion
Malko mikatza.
Gaztetasunak
Amets etsia.
Itxaropenak
Bizitza bera.
Etorkizunak
Agur beroa.
Gure poetak
Abots ederra.
Gizon argia
Dagoeneko
Urrundua zen
Eskaini gabe,
Ez banago oker.
|