| 
 
 
Laborategirik atera gabe
 
 
 
J. Azkona
 
 
 
Almibarra bailitzan 
 
amebak jan egin zuen bakteria, 
 
eta otordu gozo harrez geroztik 
 
gu sortu eta bizi, 
 
             eta ibiltzen goazi 
 
             eta hiltzen ere.
 
 
 
Sortu ere, itsaso eta ohianak 
 
eta baita, fotoak ateratzeko makina bipilak: 
 
hor gorpuez berreiaturiko errepideak; 
 
hor tiralineaz marrazturiko fronterak oro...
 
 
 
Oturantza haren ondotik 
 
dantzan jarri zen ameba, 
 
eta gautzerakoan, pot egina, lotara joan ere...
 
 
 
Zast!, 
 
Mikroskopioa jiratu, 
 
eta hara non ameba lotial
 
 
 
              
             |