| 
 
 
Kopla hauek bezalakoxea da nire amodioa, inperfektoa
 
 
 
J. Azkona
 
 
 
Zure bularraren bistan 
 
da nire kanpamendua, 
 
bertan egonen naiz zelatan 
 
egun ta gauak sartua.
 
 
 
Erauntsiak izan arren 
 
eta trumoiek hots egin, 
 
ez naute ja ere atzeratzen 
 
nahi dizut aipu egin.
 
 
 
Goi ibiltari zalea 
 
noakizu gorabide, 
 
lanbro artean zure magala 
 
niretzat zuzperbide.
 
 
 
Mundu zabaleko herriak 
 
zurratu bapo haizeak, 
 
menpera ezinezko bakarra 
 
izan liteke zurea.
 
 
 
Larru leuna zurea 
 
hi haiz eme eztitsua!, 
 
opari gisara hortxe duzu 
 
jaspezko eraztuna.
 
 
 
Ilunabarra heldu da 
 
asetuak honenbestez, 
 
haragiz bildu baikara biok 
 
ekitearen ekitez.
 
 
 
Akiturik ta logale 
 
batzar gaitezen ohera, 
 
argia doakigu itzaltzen 
 
gaua dugu aldartea.
 
 
 
Bizimodu katramila 
 
bai gogorra eta latza!, 
 
uste nuen baino hobeto nago 
 
zuri honela lotuta.
 
 
 
              
             |