L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 1 (1982-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Mintzaje ta eskola Ziberoan

 

Txomin Peillen

 

        E'lüke üdüri, bena gure kartiel txipiak, mintzaje ta eskola süberte hanitx egari, ezagütü eta galdü dütü, mente batetik bestila igaraitez.

 

        I. Mente zaharrenak (X - XV)

        Frantsesez «Moyen Age» eta eüskaraz «Erdi-Haroa» deitzen dügün denboran, bakotxak bere lekia etxekiz, Züberoak lau mintzaje erabili dütü: latia, Gaskoniako eta Nafarroako erdarak, eta kartieleko «hüskara». Denbora hetzaz berri güti balin badügü, badakigü —orotan bezala— popülia artzaiñ laborari, eta ofiziale zela, jaunak beste herritan beno txipiago ziren eta zonbait aldiz laborariek beno lür apürrago zielarik, gerlakan ari zirela Europa orotan eta eskola güti ziela.

        Züberoako paper zaharrenak latiz ezkibatürik dirade, eta lege-gizon zonbaitez kanpo apezek baizik etzakien irakurtzen. Erdi-Haro horren hürrentzian, Gaskoniako Mintzajiak legezko paperretan latiaren lekhia hartüko dü; bi mintzaje horien artean Nafarroako «Romance» izeneko lenguajia, españolaren egite diana, ere mintzatzeko eta ezkibatzeko erabili da, Züberoa Nafarroako herri bat izan deno, hots berrehün urteez (X-XII. menteetan).

        Eta ordüko «hüskara»? Jenteek, oroek, mintzatzen beitzien zonbat nahi aberats izanik ere, gure mintzajian da ordüko «aho Literatüra», geroago ezkibüz bildüko dena. Gure Literatüra zaharraren puska ederrik baratzen zaikü hala nula «Berterretxen Khantoria», hamabostgerren mentekoa, hots 1445. agitia kontatzen deiküna. Denbora hetako dügü «Urrutiako Anderia» Altzürükün egina. Ordian, Eüskal Herrian ez eta beste herrietan etzen Poesia eta Khantoria berexten eta Frantzian Ronsard-artino poesiak, guriak bezala, kantatzen ziren. Gure poesia zahar horietarik kanpo, Pariseko Bibliotheque Nationale-an diren Pastoralak ikertüz, jakitera heltü niz, trajedia zonbaitetan XV. menteko mintzajiaren herexak badirela. Bouchon, Frantziako directeur des Antiquités Nationales delakoak, 1500. urteko pastoral «Cahier» bat eskien artian ükhen dü.

        Hortakoz, Züberoako eüskara XV. mentean ezkibatü dela erraiten ahal dügü, ezpada lehenago, familia handien historiak «Khantore» delakotan aipatzez, baieta baliman Ezkiribü Saintietarik jelki trajediak (Pastoalak) emaitez. Orai, üdüri bazaizie Züberoan lau mintzaje soberaxko zela, ez zaizie, ahatze behar Basabürian ba direla xaharrak, bearnes, español, frantsesez eta eüskaraz mintzatzen direnak.

 

        II. Hamaseigerren mentean (XVI)

        Mente hortan dü gaskü ezkibatiak (zonbaiten «gascon de Bayonne») delakoak, frantsesari lekhia üzten legezko paperren egiteko Züberoan, nahiz zien etxeko paperretan orano XVII. menteko kontratü zonbait, bearnesez badiren Oloruen eginik badirade. Mente hortan, aintzinekoan bezala, eskola egileak apezak dirade, oroz gaiñ Maulen eta Atharratzen. Eskola handienen egiteko eüskaldunak Pauerat, Bordelerat joan behar dire, nun ezten Parisera. Frantsesa, aberatsen artean ikasten da, abokatü, notari izateko, bena ordüko Jaun handiek ez die eüskara baztertzen, Bela-ko Jauna eta Zalgize-ko jaunek eüskaraz ezkibatü badie, maleruski beren ezkibü handienak galdü dütügü, protestant beitziren.

        Protestant horien, higanaut horien semeak katoliko arraegitian apez eta apezküpü izanen dira, hala nola Bela-Peyre eta Ezponda (de Sponde).

        Ezponda, Mauletar familia hortan bat protestante egonen da bena La Rochelle-ra eskapiko, han, frantsesez, sekülako poema ederrak eta jakintsiak ezkibatüren dütü; hori da Züberoak, frantsesari, orai arte, eman dian ezkibazale handia.

        Sirats gaistoak hunkirik protestanten obrez ez zaizkü, Bela-k eta Zalgize-k bildü erran zahar zonbait, baizik baratzen, gure kartieleko eüskara kanbiatü den ikusteko hitz bat edo beste baztertzez, manexa üdüri beitü. Orduko, pastoraletan, ber «hüskara» irakurtzen da. Eta popüliak zer? Lan-gosez, Ziberotar hanitx Españala jornaletor joaiten dirade, eta besteak Frantzian behera Errege korte famatiala mithil; ordian gizonetan hanitxek española badakie, zonbaitek frantsesa.

        Denbora hartan ere familia handietzaz khantore ederrik egiten da Atharratzeko Jauregian edo Ozaze jaurgaiñian, ordüko ederrena dügü. Badakigü denbora hartako ziberotarra zer zen, Lizarraga protestantak bere Testamendu Zaharra-ren ondotik kartieleko hitz «diferent» en herroka bat emaiten beiteikü, Zalgizen hüskara eta pastoral zaharrak üdüri. Urte hetan, ihork ez peitzian gaskua ontsa konprenitzen züberotar Lege zaharrak frantsesez ezarten dira eta librü gisa emaiten «La Coutume de Soule». Mente hortan bost mintzaje batügü bena Nafarroako erdararen lekhian, Españako Castilla-ko erdara badügü; gaskuaren lekhian bearnes sübertia ere mintzatzen da Züberoan lekhü hanitxetan; latia, apezek eta eskolatü zonbaitek die erabilten eta frantsesa beste ezkibütan. Mintzaje ezagütienak eüskarak eztü bere lekia legezko paperetan, lati mintzajetik hürrünegi izatez ezpeitü haren lekia hartü ahal izan.

 

(jarraikitzeko)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.