Holtzarte
Jean Louis Davant
Emaztea, emaztea,
Etsai guztiz ospatua,
Gizonaren hutsunea,
Sako sakon urratua!
Edeneko ibai hura
Zerk egin du gutarteko
Leize, Zur'erdibitzeko
Nitan ere arraildura?
Holtzarte horren gainetik
Zurubia bota nahiz
Piruño baten haritik
Beldurrez nor ote dabil?
Geologi harrigarri
Horrek ariman ezarri
Ispillu erdiratuan
Zer ote dut ikusiren?
Nola buztin'abuztuan
Dena erdiro nihauren
Barreneko aurpegia
Baina zertaz egarria?
Zola zolan ur txirripa
Gorde baten murmurika
Osto ferreka zilarrez
Itxaropenaren bila.
Pareten gartzelatik at
Badago ibar zabal bat
Eta itsasora doa.
Emaztea itsasoa!
Emaztea,emaztea,
Itsaso muga gabea,
Bake guztiz nahitua,
Bihotz sakon zabaldua,
Gure aurpegi bestea,
Gure hutsunen betea!
|