L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 3 (1982-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Susa 6

 

        Eskuratu berri dugu SUSA literatur noizbehinkariaren 6. zenbakia. Ez digute zorigaitzez inprentako epeek aurkezpen egokiago batetarako astirik uzten.

        Erran bakarrik duela 3 urte nonbait han plazaratu zela SUSA Donostiako istudiante literaturzale parrasta baten kasualitatezko elkartzetik eta zabalkunde gehiago merexi duela iparralde hontan.

        SUSA-k «oinarririk ez eta helburu zehatzik» ez izanikan ere ba dauka zimenturik eta literatur talde homogeno baten hazirik, baldin eta «teoria eta praktikaren arteko borroka dinamiko» horren oreka finka balezate. Betikoa.

        Eta etorriko dira garai hobeak beraiek esaten dutenez, ezen lehen 6 zenbakietan idazle batzuen obren bitrina baino askoz gehiago proposatu baitute

        — azken belaunaldiaren zenbait idazlerekin elkarrizketak, hala nola K. Izagirre, J.A. Arrieta, B. Atxaga (teoriak primatzen zuen 5. zenbakian, interesgarrienetakoa baitzen), J.M. Irigoien eta abar. Euskal literaturaz hainbat iritzi, gogoeta bat baino gehiagoren mentura ere.

        — kanpoko literaturen zenbait berri itzulpen eta saioen bidez: Benjamin, Kafka, Faulkner... Literatur zale batentzat lehen eta oinarrizko lana nonbait.

        — idazle gazte frangoren sorketa lanak, nasaiki agertuak 5. zenbakian salbu. Ezpaita gutti. Azki ere ez aitortzen dutenaz.

        Azken SUSA aipatzeko, derragun lehen lauen ildotik doala, erdia kasik sorketa lanek osaturik, beste erdia berriz elkarrizketa, saio eta itzulpenak. Ah bai eta paper eta maketaren hobetzeak goxoago egiten dutela irakurketa besteetan baino.

        Tarrapataka bota behakoetatik aipa ditzagun Sapho eta Caribeko literaturaz egin saio irakasgarriak, Joan Mari Irigoienekin atera solasaldia, oraiko denboretako «Argizagia Bera Bezain Ederra» kontu ironikoa, «Alvaro eta Amelia» ipuinaren kutsu fantastikoa eta «Tiro Bat Besterik Ez» izenekoak euskal munduan dakartzan berritasunak bai gaia eta bai narratibaren aldetik.

        Gaineratekoen behatzeko astirik izan ez dugunez geroz, bederak beharko du SUSA 6 erosi: salgai dago ZABAL eta EKI-n. Segur ez zaizula damutuko eta berehala harpidetuko zarela, 500 ptako billeta bat sartuz. c/Gal Jauregui, 3-1 ezk., DONOST.IAra bidaliko duzun eskutitzan.

        Eian negu min hontan asko garen SUSA-ratzen!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.