L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 3 (1982-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Gogoeta batzu
estatuari eta nazioari buruz

 

Henri Laborit

 

euskaratzailea:
Xan Igos

 

        Orduan ideia bat guztiz ergela burura zitzaion, ezen ez balira bakoitza bere aldetik, 50 milioi frantses, 200 milioi amerikar, berauk baino sovietar gehixeago, 900 milioi txinatar eta abar, segur zen ez litzatekeela munduan arazorik. Lehengaiak, energia eta informazio teknikoa ez balira, beren muga geografiko, ekonomiko eta teknologietan pulunpatuak dauden gizatalde batzuen jabegoa pribatuak, lurra ez badagokie estatuai baino gizonei, ez litzateke eiki gehiago harmen lantzerik, daukaguna bastei hatzeko, Horiek dudarik gabe ez litazkete ebatziko klase sozialen arazoak, baina arazo bertikal bat baizik ez litzateke ebatzekorik.

        Engoitik, arazo horizontalak ebatziak diratekenaz gero. Hori ausnartua izan bide zen, baina zerk eragozten zuen burutapen hori zertzera? Jakina, jabegoaren nazioak, zein gizabanakoarenak, zein gizataldearenak, horik baitira bixtan da menerapen-hierarkien iturburua, gizabanakoen artean eta gizataldeen artean. Bada, jabegoa nazio horrek erroak egin zituen haraitzinean, ezaldi garaietan zeren orduan janari gordearen pilatzeak, eta horik ekoitzeko gai zen lurraldean edukitzeak suntsi erazi baitzuten beti agigarri zen gosetearen larritasun itzela. Hitzkuntz eta kultur-lokarriek elkartu zituzten gizon eli batzu arrago baten golkoan eta hortik sorrerazi nazioak. Berauk zetxezkion hertsiki inguruneko arragoaren ehun materialari, hots, herriari. Baina haien artean, mendean zehar ezarririko lokarriak gero eta abstraktuago, gero eta erakundetuago bilakatu ziren eta azkenean menerapenaren bilatzeari zegozkion. Horrela sortu ziren estatuak. Orduan desagerrerazi nahi zituzten herrien kultur lokarriak, berauk zuzenki bait zetozen gizabanakoek beren jatorrizko ingurunearekin zerezkaten harremanetatik; eta horien ordez jarri zituzten herriarekin zerikusi nabaririk ez zituzten kultur-lokarri berriak, erdiratuak, abstraktuak, goidanik ezarriak. «Gure arbaso galiarrak» ikasi ohi zuten oraino duela zenbait urte Afrika beltzako ikasleek; eta «Larzac»eko nekazariek ezin bestez beren lurra armadari utzi diote, hots nazio izan nahi duen estatuari. Beraz, Estatua da molde abstraktua eta erakundetzen ditu giza-harremanak, eskal-hierarkietan ezarri direnak hain zuzen ere, Eta honela estatuak, erabiliz burokrazia, armada eta polizia, dena zaintzen du eta giza-harreman gizonak dituen artezko harremanetan. Alta bada, ulertzear zegoen zer zen egiazki arrago ekologikoa, eta igarrixeak ziren arrago horrek sorrerazten zituen askotariko erregulapenak, espazio geoklimatikoaren, faunen eta floren artean. Inguruneari zetxezkiono erregulapen horik, horren lega gorratzapean zeuden, baina systema bilgarri baten azpi-multz zirauten beti, guti edo asko onartuz systema honen helburua. Somatu zuten antolkunde kosmikoaren izatea, eta beroni behar zitzaiola jarraiki. Azterketa zientifikoa entseatu zen antolakunde horren azpi-multzoa zati arau, berorrek zeuzkan mekanismoak ikertzen; eta, oharturik ekaimunduarik buruzko botereaz eta eraginkortasunaz, hotz, gizataldea, jarrera horrek zemienaz, beren eredu abstraktuen errealitate osoaren baitan sinetsi zuten. Systematik kanpoko mandu jarri dira, serbomekanismoen manduak, pentsatzeke beraiek sor zezaketela antolakunde berri baten maila, ezagutzen ez zituzten faktore batzuei zetxekiena. Systema ekologikoen erregulapenetik jalgiz gero, haien antolakunde berriaren mailak ezin du zezaketen erregulapena: Oharkabetuki jabetu dira systema bizikorretarik kanpo den mandu batez, alhatu dena joeraka, ahala bilduz, bere faktore positiboen intentsitatetik oraingo hurrupaketa arte. Bi hitzez, beren egiturak, zain mintzamenezkoak, zein abstrakzio lotu dizkiote munduari, urrun baitaude ezjakitearen gatik, abstrakzio hau zerabilen mekanismoak hartutako bidetik; eta da giza-garuna. Sinetsi zuten giza-garunak zuzkituriko ereduen errealitate baitan, entseiatu baino lehen ereduzkatzea gailua; honek egin baitzitzakeen ereduak eta honela nork daki erlatibiza zitzaketen beren ereduak abstraktuari jarraikitzera, natura behartu ordez. Esperimentakuntza fisikoak eta biologikoak galdezka dagozkio naturari nahizik eta, gero honek salbatuko dizkiokien sekretuez balia litezen. Aitzitik giza-taldeek ez dute galdekatu, baina bortxaz jarri beren diktadura gizonei eta gauzei; meneratzaileen betiko leloa balia, apaindua izan dena abstraktu logiko, mintzamenezko eta inkantagarrien edergailu lainotsuez. Erregelek, portaerak manatzen zizkioten eta horik ez jakiteak sinets erazi dizkio gizonari aske zela bere egitadez eta bere abstrakzioez jarein. Nola askatasun horrek jartzen baitzuen maizegi gizona egoera gatazkatsuetan, esana izan da gizonaren larritasuna, bere askatasunaren larritasuna zela. Baina bere ezjakitearen larritasuna, herstura zen egiazki; hori zela eta bilatu zuen antolaketa goi-maila bat, beronen menpean egon zaitekeena eta legeak eman ziezazkiokeena, bere egitadak erakustearren eta bere larritasuna eztitzea gatik. Asmatu zituen erlisio erazagutuak eta ideologikoak. Baina bere irudira, bere ezjakitearen irudira halegia. Systema bilgarria orduan, haren beraren systema osoki bildua ez zaitekeen izan. Halabaina, badirudi giza-ezpeziea ez dela systema-antolaketaren azken maila baino hedatuago den multzo baten azpi-systema baizik. Baina sinestera behartuak gara ezen systema bilgarriak ez duela nahi geniokeen eman egiturarik, mugatuak garen ber hertsiki geure multzoan. Eta luzaz onartu dugu, gure systematik kanpo den mandu bat, hots, antzertu dugunean bizarrarekin Jainkoa, gizarte patriarkalen aita zaindari bezala. Era berean Jainkoa hil zenean, haren ordez abantailatuki Hura bezain abstraktua zen egitura bat jarri zuten, hots, Estatua. Berau da egiazki menerapen burges eta burokratikoen hierarki-adierazpena, eta Estatua eta nazioen esangura nahasi dugu. Nazioak ez ziren abstratuak, baina heldu ziren gizatalde batek ingurunearekiko zuen moldatzetik. Horrengatik Estatua da beti meneratzaile eta alienagarri, bere aitxakia, hizketa logiko aldakorra delatik, proteziforma, baina ez zaio inoiz inguruneari lotzen. Ez zen joan behar estatar abstrakziotik, baina oinarri nazionaletarik, beraiei utziz aurkitzen, beren kanpo-harremanen forma aldagarriak. Honela nazionalismoen oraingo birbizkundea ekidin ahal zaitekeen. «Vendearra» zen eta ez zuen irentsi oraino nola, bere herriari ezarri zizkioten «Askatasuna; Berdintasuna, Anaitasuna», 500 000 jende erhainez, Estatu burgesaren izenean; eta irribarre egin zuen entzun zuenean behar zela baitezpada aldeztu frankofonia, tonuera lyrikoak ahotsean zituztela, Bretainean, gaeliera debekatu zutenen berorien gandik. Menerapenari uko egitea zen oraindik, aldi honetan, menerapen ekonomiko eta anglo-saxoniarrari, gizarteen erakunde berri bati, ukapen estali ohi dena, hizketa logiko eta kultural batez. Hastapeneko itsasoetan bizi izan diren izaki zelulabakarrekoek ukan ote zuten antolamendu plan bat? era ahal zitzaten zelulanizko-elkartea? Ez! Zeren elkarrekiko moldatzeaz egin bide baitzituzten, erabideak, eta harreman berriak asmatuz, sekula santan obeditu gabe, aldez aurretik sorturiko estatar plan bati. Nekez iruditzen da lurraldeak bizi ahal daitezkeela berebergoan; eta gaur atzo bezala, bilakaera zertzen da, handituz doan konpletsutasunean, erakundeen mailaka. Baina zergatik ez utz gizatalde horiek adieraz ditzaten beren nahiak, beren irritsak, hots beren irudimen-egitura eraikia izan dena, gizatalde horiek ingurunean dituzten systematikako harremanez.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.